Joseba Tapiaren errezitaldiaren ondoren, bertso-saioak eta berbaldia Iruñeako Bertsoaroan

Bizkaie! 2010-10-27 15:34   Bertsolaritzea

Urtero legez, Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Iruñeako Udalak antolatutako zikloak bertsoa eta hitza izaten ditu ardatz. Hurrengo hitzordua urriaren 28an izango da Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian, 20:00etan. Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Aitzol Barandiaran, Aimar Karrika, Alaia Martin, Iñaki Aleman, Agin Rezola. Aurkezlea: Helios del Santo.

Urtero legez, Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Iruñeako Udalak antolatutako zikloak bertsoa eta hitza izaten ditu ardatz. Urriaren 21ean hasi eta zemendiaren 11n amaituko da. Joandako urriaren 21ean, Joseba Tapiak musika errezitaldia eskaini eban Eta tira eta tunba diskora batutako Gerra karlistetako bertso bilduma ederragaz.


Bertsoaroaren datozen egunetarako egitaraua

- Urriak 28: Bertso saioa. Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Aitzol Barandiaran, Aimar Karrika, Alaia Martin, Iñaki Aleman, Agin Rezola. Aurkezlea: Helios del Santo. Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian, 20:00etan.

- Zemendiak 4: Bertso saioa. Bertsolariak: Amets Arzallus, Estitxu Arozena, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Xabier Legarreta, Unai Iturriaga. Aurkezlea: Ainhoa Aranburu. Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian, 20:00etan.

- Zemendiak 9: Berbaldia. Urumeako sorginen defentsa Iruñeko tribunalean. Patziku Perurena. Aurkezlea: Kike Diez de Ultzurrun. Erraldoien Txokoan, 20:00etan.

- Zemendiak 11: Bertso saioa. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Sustrai Colina, Oskar Estanga, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña. Aurkezlea: Ainhoa Aranburu. Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian, 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu