Bertsolaritzea ikasgelan: 14.450 umek eta gaztek bertsolaritzea landuko dabe ikastetxean
2009-10-29 10:57 BertsolaritzeaAlkartearen esanetan, urtez urte ikastetxeen eskaria hazten doa. Aurten, igaz baino 1.900 ikasle gehiagok parte hartuko dabe proiektuan. Barrikuntzarik be badago: Txapelketa Nagusiari jarraipena egingo deutse ikasgelan, sekuentzia didaktikoen bidez.
Miren Amuriza lehenengo Laudion; saioko hiru bizkaitarrak finalerdietara
2009-10-26 09:31 BertsolaritzeaFinal laurenetako azken saioa emozinoz beteta egoan. Puntuazinoa gogoan, danok jakin gura genduan zeintzuk izango ziran zapatura arteko saioko irabazleei segiduko eutsien 11 bertsolariak. Zerrenda hori Onintza Enbeitagaz akabau da, besteak beste, Amaia Agirreren ─ateetan gelditu dan lehenengoa─kalterako.
'Boludezimak', dezima argentinarren inguruko ikastaroa Algortan
2009-10-22 17:52 BertsolaritzeaEuskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak atseden-astea dauela aprobetxauta, Algortako Bertsolari Eskoleak dezima (Iberoamerikako inprobisazinoaren estrofa nagusia) hurretik ezagutzeko ikastaroa antolatu dau bere egoitzan urriaren 27ko iluntzerako. Azalpenak Wilson Saliwonczyk payadore argentinarrak emongo ditu, gaztelaniaz.
Laudion jakingo dogu finalaurrekoetan kantauko daben 17 bertsolariak nortzuk izango diran
2009-10-21 12:36 BertsolaritzeaLaudioko Lamuza Granja Kiroldegian 1100 lagunentzako lekua egongo da eta momentuz 550 sarrera saldu dira. Intenet bidez www.bertsosarrerak.eu atarian eguen (urriak 22) gauerdia bitartean erosi ahal izango dira Laudioko saiorako sarrerak eta egunean bertan Kiroldegiko leihatilan jarriko dira salgai arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Beñat Gaztelumendi eta Iker Zubeldia, zuzenean finalaurrekoetara
2009-10-19 11:15 BertsolaritzeaUztaritzen jokatu da asteburuan Bertsolari Txapelketa Nagusiaren laugarren final laurena eta bertan 669 puntugaz zemendiaren 7an Bergaran jokatuko dan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Beñat Gaztelumendi donostiarrak. Zarautzeko saioan, barriz, Iker Zubeldia izan da nagusi.
Leitzan, Etxahun Lekue nagusi; Arriagan, Iñaki Zelaia faboritoen ganetik
2009-10-13 12:10 BertsolaritzeaNire artikulua ez neuke Etxahun Lekue larrabetzuarra zoriondu barik hasi gura. Leitzako saioa urruntxo parau jaku, baina, ha ta guzti be, Etxahunen prefabrikau bako bertsoak imini gura deutsuedaz, beste batzuen artean.
Etxahun Lekue eta Iñigo Zelaia finalaurrekoetara zuzenean
2009-10-13 10:24 BertsolaritzeaLeitzan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren final laurenean, 643 puntugaz finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Etxahun Lekue larrabetzuarrak.
Bilboko Arriagan jokatutako hirugarren final laurenean, barriz, 643 puntugaz zemendiaren 8an Gasteizen jokatuko dan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Iñaki Zelaia hernaniarrak.
Ortuellako Udalak bertsolaritzea hururreratuko dau herriko hiru ikastetxeetara
2009-10-05 15:25 BertsolaritzeaEkimen honen bitartez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek eta DBHko 1. mailakoek bertsolaritzearen nondik norakoak ezagutzeko aukerea izango dabe. Danetara, 85 gaztek parte hartuko dabe egitasmoan. (28 Otxartaga eskolakoak dira, 43 San Felix ikastetxekoak -18 L.H. 6.mailakoak, eta 25 D.B.H 1.mailakoak-, eta 14 Ortuellako institutukoak). Lansaioak astero ordubeteko iraupena daben tailer baten bidez egingo dira eskoletan.
Gazteena irabazle lehenengo saioan
2009-10-05 11:52 BertsolaritzeaJone Uria saioko irabazleak igazko Bizkaiko Txapelketako nibelagaz segiduten dau eta final erdietan be zeresana emongo dau. Pentsetan dot I. Gurrutxagak, O. Barrosok, M. Artetxek eta O. Bartrak ez ebela suberte handirik euki zapatuan.
Jone Uria bizkaitarra zuzenean sailkatu da Hendaiako finalaurrekora
2009-10-05 10:37 BertsolaritzeaZestoan jokatutako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen final laurenean, puntu eta erdiko aldeagaz Jone Uria 19 urteko algortarra nagusitu zan (661,5). Bigarren sailkatua Uxue Alberdi izan zan (660 puntu) eta hirugarrena, barriz, Iñaki Gurrutxaga baina sano atzerago (642,5 puntu).
Bertsolari Txapelketa Nagusia datorren zapatuan hasiko da, Zestoan
2009-09-30 15:37 BertsolaritzeaEuskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 datorren zapatuan, urriak 3an, hasiko da, Zestoan (Gipuzkoa). Sei bertsolarik kantauko dabe Txapelketa Nagusiko lehen final laurenean: Iñaki Gurrutxaga oriotarra, Jone Uria algortarra, Miren Artetxe hendaiarra, Oihana Bartra bilbotarra, Uxue Alberdi elgoibartarra eta Odei Barroso barakaldoarra.
'Bertsogintzea ikastetxeetan' Unai Ormaetxeagaz eta Etxahun Lekuegaz
2009-09-28 14:53 BertsolaritzeaDurangoko Bizkaiko Bertsozale Elkartean mobimentu hutsean dabilz aspaldion. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea preparetea gitxi ez da, baina, hala ta guzti be, asteak daroez aurtengo ikasturteko bertsolaritza klaseak preparetan. 'Bertsogintza ikastetxeetan' egitasmoa hobeto aituteko eta, Iñaki Iturriozen kazetari beharrari eskerrak, Bizkaie! Unai Ormaetxea eta Etxahun Lekuegaz egon da.
'Patxi Etxeberria, 50 urtez plaza gizon' liburua eta hilaren 27ko omenaldia bertso belaunaldi baten lekuko dan bertsolariaren omenez
2009-09-23 13:51 BertsolaritzeaPatxi Etxeberria oriotarra da jaiotzez, baina gazterik Lasarte- Oriara etorri zan bizitera bere emazte Inaxigaz. Arrandegi bat edegi eben herrian, baina horrezaz gan, bere bertso ibilbideak egin dau ezagun, bertso belaunaldi baten lekuko eta protagonista baita Etxeberria. Liburuko izenburuak dinoan moduan, berrogeita hamar urte pasau ditu plazaz plaza, eta oraindino be horretan dabil.
Abenduaren 13an jakingo da Egañari nork kenduko deutson txapela burutik, inork kentzekotan
2009-09-16 15:31 BertsolaritzeaBertsolari Txapelketa Nagusia lau urtean behin antolatzen dan ekimena izanik, eta 2005ean Andoni Egañak txapela buruan jantzi ondoren, aurten, abenduaren 13an, betiko txapeldun nekaezin horrek ala beste batek jantziko dauen jakingo dogu.
'Xalbador Eguna' ospatuko dabe Urepelen urriaren 10ean eta 11n
2009-09-10 18:25 BertsolaritzeaMusika, bertso edota herri kirolen bidez -besteak beste, Erramun Martikorena, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus izango dira- barriro be Xalbadorren irudiak euskerea eta euskal kulturearen aldarrikapena ekarriko ditu Urepelera.
Agin Rezola nagusi XXXIII. Lizardi Sarian
2009-09-08 12:22 BertsolaritzeaSaio erregular, txukun eta bizia eginda, Agin Rezolak batu eban puntu gehien. Bigarren Uxue Alberdi izan zan, eta bertsorik onenaren saria be Agin Rezolarentzat izan zan.
'Bertsolaritza eta kazetaritza' mintegia Bertsozale Alkartearen eskutik
2009-09-08 11:15 BertsolaritzeaBertsozale diran irakurle, entzule, ikusleei ez eze, bertsolaritzara hurreratzen dan jente barriari be bertsoez azalpenak emoteko bitartekoak eta baliabideak emon nahi deutsez kazetariei Bertsozale Alkarteak. Horretarako, egun biko mintegia antolatu dabe.
Txapelketea ailegau bitartean
2009-09-01 10:37 BertsolaritzeaUdea, betiko antzean, brinean pasau jaku. Makina bat saio entzun ahal izan doguz gure herriko jaietan. Saio horreei Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea batuko jake laster. Artega parau ez zaitezen, Euskal Herriak emon dauen idazle handienetariko baten lana, Jon Miranderena, dakart Bizkaie!-ko orriotaraino. Ea zein dan hartzen deutsazuen esangurea...
Abian Okelar Bertso Paper Sariketea
2009-07-24 10:47 BertsolaritzeaUrriaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira idatzizko bertso sortak Okelar XVI. Bertsopaper Sariketara, mutrikube@gmail.com zein Okelar Bertso Paper Sariketea, Mutrikuko Bertso Eskola, Luardo etxea (Barrenkalea, z/g), 20830 Mutriku (Gipuzkoa) helbideetara.
Aspaldiko bertsoak
2009-07-24 10:42 BertsolaritzeaAspaldian egon naz artikulurik eskribidu barik. Nire faltea euki dozuelakoan, bertso galantak ekarri deutsuedaz oraingoan Ikastolen Alkarteak argitaratu dituan 'Mikrofonora heldu nahirik' eta 'Bizkaiko loreak' liburuetatik, hatan be.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz