Irailaren 18an hasiko da Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea
2010-08-23 14:26 BertsolaritzeaAmets Arzallus igazko txapeldunagaz batera, 19 bertsolarik parte hartuko dabe aurten irailaren 18an hasi eta zemendiaren 13an Donibane Lohizunen amaituko dan Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan.
Amets Arzallus igazko txapeldunagaz batera, 19 bertsolarik parte hartuko dabe aurten irailaren 18an hasi eta zemendiaren 13an Donibane Lohizunen amaituko dan Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan. Karlos Aizpurua, Maddalen Arzallus, Mizel Mateo eta Egoitz Zelaiak, aurten, ez dabe kantauko, eta Xan Alkhate, Joanes Etxebarria, Ramuntxo Christy, Maindi Murua, Mattin Luku, Bixente Hirigarai, Txomin Elosegi, Bixente Luku eta Ximun Cazaubon lehenengoz izango dira txapelketan.
Irailaren 10ean jakinarazoko ditue antolatzaileek txapelketeari eta saioei buruzko datuak, baina honezkero aurreratu dabe aurten XIX. eta XX. mendeetako Iparraldeko bertsolari eta koblakariak izango dituela gogoan.
Zaletasuna biztu
Bertsozaletasuna biztutea da antolatzaileen helburua eta, aurten, parte-hartzaileen edadea ikusita (18 urte ingurukoak dira danak), erronkea beteteko bide onetik doazela igarten da. Amets Arzallus eta Sustrai Colina dira bertako puntako bertsolariak, eta hareekaz kanteteak motibau egiten ditu bertsolari gazteak. Publikoari jagokonean, entzule kopuruak nabarmen egingo dauela gora aurreikusten dabe antolatzaileek.
Parte-hartzaileak
Amets Arzallus, Sustrai Colina, Miren Artetxe, Odei Barroso, Ekhi Erremundegi, Xumai Murua, Mixel Xalbador, Patxi Iriart, Eneritz Zabaleta, Kristine Txoperena, Gillen Hiribarren, Xan Alkhate, Joanes Etxebarria, Ramuntxo Christy, Maindi Murua, Mattin Luku, Bixente Hirigarai, Txomin Elosegi, Bixente Luku eta Ximun Cazaubon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!