Bertso Udalekuak 2010: Orioko txandea amaitzear eta Irañeta txandea hartzeko prest
2010-07-16 12:34 BertsolaritzeaAurten, 329 ume eta gaztek hartuko dabe parte Bertsozale Alkarteak antolatutako bertso udalekuetan. Aisialdiaz bertsotan, euskeraz eta lagunartean disfrutetea dabe helburu.
Orion astebeteko egonaldian dagoz bederatzi eta hamaika urte bitarteko 41 ume garagarrilaren 12tik 18ra. Orioko Itsaspe baserrian dagoz eta hondartzaz gozateaz gan, bart, bertso afaria izan eben Andoni Egaña eta Iratxe Ibarra bertsolariakaz. Bihar, hilak 17, Oskar Estangagaz kantagintzea landuko dabe.
Aurten, 329 ume eta gaztek hartuko dabe parte Bertsozale Alkarteak antolatutako bertso udalekuetan. Aisialdiaz bertsotan, euskeraz eta lagunartean disfrutetea dabe helburu.
Euskal Herri mailako eskaintzan, 5 txanda antolatu dira 5 herrialdetan. Herriak ondokoak dira: Kanbo (Garagarrilak 5-11), Orio (Garagarrilak 12-18), Muxika (Garagarrilak 25-31), Irañeta (Garagarrilak 19-25) eta Zuhatza (Irailak 1-4).
Erakundeakaz alkarlanean, beste 3 txanda: Arabako Foru Aldundiagaz: Barrian (Garagarrilaren 1etik 7ra); Etxaurren ikastolako (Aiara udalerrikoa) Guraso Alkarteagaz: Berrizen (Bagilaren 23tik 27ra); eta Nafarroako Udaletako Euskera Teknikariaren Sareagaz: Orion (Abuztuaren 9tik 15era).
Proiektua
Bertsozaleak diran edota bertso mundura lehenengoz hurreratu nahi daben ume eta gaztetxu guztiei zuzentzen jakezan udako egonaldiak dira bertso udalekuak. Lehenengo bertso udalekua 1998an antolatu zan Hazparnen. Euskal Herri osoko 20 ume batu ziran bertan. Antolakuntzea, Bertsularien Lagunak eta Uda Leku alkarteen eskutik egin zan, Euskal Herriko Bertsozale Alkartearen eta EKEren babesagaz.
Helburuak
• Bertsolaritzeagaz lotutako aisialdia eskaintzea.
• Bertso eskoletako ume/gaztetxuei aisialdian bertsoaz gozetako aukerea emotea eta zale ez diran ume/gazteak bertsozaletzea.
• Bertsolaritzeari lotuta, euskeraz bizi dan eremu bat sortzea.
• Euskal Herriko zazpi probintzietako ume/gazteentzako lekua daben udalekuak antolatzea.
• Bertsolariak hurbiletik ezagutzeko parada eskaintzea.
• Bertsolaritzea, kantagintzea eta oro har kulturea aisialdi gozagarri baten parte izan daitekezala azaleratzea.
Jarduerak
Ohiko udalekuetako kirol, ibilaldi eta jolasez gan, bertsoari lotutako jolasak egiten dira, besteak beste, Bertso-Tribial erraldoia, pista jolasak bertsoan oinarrituta... Txanda guztietan badira beste bi ekintza, Bertso-udalekuen ikur bihurtu diranak:
- Kanpotik etorritako bi bertsolari ezagunekaz, bertso-afaria. Udalekuko umeakaz jolasten dabe, eta umeek hartzen dabe gaiak jarteko ardurea. Saioan umeek aukerea dabe bertsolariakaz bat-batean jarduteko be.
- Kantagintzea: Oskar Estanga bertsolari eta musikaria joaten da txanda guztietara, egun batez kantagintza saioa dinamizetan. Umeek euren gustuko kantuak aukeratu eta hitza jarten deutse, grabazinoak eginez. Gaubelan kantaldia egiten dabe. Txanda guztietako grabazinoakaz udalekuetako diskoa ataraten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!