Eneritz Zabaleta Saran txapeldun

Bizkaie! 2010-10-05 10:49   Bertsolaritzea

Eneritz Zabaleta baionarra nagusitu zan Sarako kanporaketa saioan, bigarren sailkatu Mixel Aireri 'Xalbador II' 10 puntu atarata.

Eneritz Zabaleta baionarra nagusitu zan Sarako kanporaketa saioan, bigarren sailkatu Mixel Aireri 'Xalbador II' 10 puntu atarata. Giro bikaina eta argazki ederra agertu eban Sarako Lur Berri aretoak, izan be, ehundik gora bertsozale hurreratu ziran aretoa ganezka jarri arte.

Bertso saioa Aitor Renteria gai-emoileak gidatu eban eta kantauko eben sei bertsolariei mikrofonoa eskaini aurretik 19 eta 20. mendeetan, eta munduko bigarren gerra aurreko sasoietan bat-batean ibilten ziran lapurtar bertsolari honeek ekarri zituan gogora: Ahurtiko Gabriel, Azkaineko Louis Lastiry eta Maria Luisa Osorio, Ezpeletako Etxart, Hazparneko 'Xetre' eta 'Aña Debrua', Kanboko Marie Hargain, Jatsuko Piarres Ibarrart 'Bettiri', Luhusoko Carrère, Sempé eta 'Panpale', Milafrangako Soco, Sarako Dordaisbehere eta Mizel Dargaitz, Etxeto eta 'Rotschild', Senpereko Ganix eta Piarres Halsouet, Choperena, Dufau, Millox eta Matxin, Urruñako Ostis eta Uztaritzeko Capdeville.


Hona hemen Sarako saioaren sailkapena:

1.- Eneritz Zabaleta 214 puntu
2.- Mixel Aire 'Xalbador II' 204 puntu
3.- Ekhi Erremundegi 186 puntu
4.- Maindi Murua 178 puntu
5.- Xan Alkhat 172 puntu
5.- Bixente Luku 172 puntu


Kanporaketak amaitu ostean, ondokoa da sailkapena:

1. 215……….Odei Barroso
2. 214……….Eneritz Zabaleta
3. 204……….Mixel Aire, Xalbador II
4. 199……….Patxi Iriart
5. 197……….Xumai Murua
6. 196,5…….Miren Artetxe
7. 194……….Ximun Cazaubon
8. 189……….Gillen Hiribarren
9. 187……….Joanes Etxebarria
10. 178……….Maindi Murua
11. 186……….Ekhi Erremundegi
12. 185,5…….Mattin Luku
13. 185……….Ramuntxo Christy
14. 185……….Txomin Elosegi
15. 172……….Xan Alkhat
16. 172………Bixente Luku


Kontuak kontu, azken kanporaketa saioaren ondoren, ondokoak dira finalerdian kantauko daben bertsolarien izenak:

- Txapelketako lehenengo finalaurrekoa Luhuson jokatuko da, urriaren 16an, arratsaldeko 17:00etan Harri Xuri aretoan. Zain dagoan Amets Arzallusegaz batera, Odei Barroso, Ekhi Erremundegi, Gillen Hiribarren, Xumai Murua eta Eneritz Zabaleta.

- Xilaba Txapelketako II. finalerdia, urriaren 23an jokatuko da Gabadiko herri gelan, 17:00etatik aurrera. Bertsolariak: Sustrai Colina, Mixel Aire 'Xalbador II', Miren Artetxe, Ximun Cazaubon, Joanes Etxebarria eta Patxi Iriart.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu