'Gu ere bertsotan' egitasmoa, gazteak euskeratik eta euskeraz jarduteko modua

Bizkaie! 2010-09-27 15:38   Bertsolaritzea
Ikasleen parte hartzea bultzatu nahi dau egitasmoak, bertsoa eta hitza euskarri digitalakaz lotu eta euskerearen erabilpen praktikoa areagotuz

Ahozko komunikazino gaitasuna sormenaren bidez lantzea eta hobetzea dau helburu egitasmoak, ikasleen parte hartzea bultzatuz. Danetara, lau mila ikasle baino gehiagok izango dabe berbakaz eta hizkuntzeagaz jolasteko aukerea, bertsolaritzearen bidez eta baita euskarri digitalen laguntzinoagaz be.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak ikasturte honetan (2010-2011) jarriko dau martxan Gu ere bertsotan egitasmoa Abanto Zierbena, Balmaseda, Basauri, Bilbo, Enkarterri, Galdakao eta Muskizko DBHko lehen mailatan eta Bizkaia osoko lehen hezkuntzako ehun ikastetxetan. Besteak beste, Bilbo, Aulesti, Erandio, Abanto Zierbena, Berriatua Basauri, Muskiz, Lekeitio, Zeberio, Galdakao, Ugao, Zaratamo, Barakaldo, Etxebarri, Matiena eta Leioako udalak zein Enkarterri eta Txorierriko mankomunidadeak dira proiektuan parte hartuko dabenak.

Urteetako lanak emondako esperientzia lagun, ahozko komunikazino gaitasuna sormenaren bidez lantzea eta hobetzea dau helburu egitasmoak, ikasleen parte hartzea bultzatuz. Danetara, lau mila ikasle baino gehiagok izango dabe berbakaz eta hizkuntzeagaz jolasteko aukerea, bertsolaritzearen bidez eta baita euskarri digitalen laguntzinoagaz be. Era honetan, bertsolaritzeak ahozkotasunari egiten deutsozan ekarpenak bermatzen dira; azken hamarkadetan irakaskuntzearen erronka nagusi bihurtu dan horri erantzunez.

Urrian hasi eta maiatzera arte, astero ordu batez, bertsolaritzako irakasle bat hurreratuko da gelara. Hamabi sekuentzia didaktiko barritan banatutako bertso liburua eskuartean, euskerea, kulturea, musikea eta trebetasun personal eta sozialak (jenteaurrekotasuna, autoestimua, alkarkidetza...) landuko ditue ikasleek. Aurten, gainera, bi urterik behin ospatzen dan Bizkaiko Txapelketeari be jarraipena egingo jako gelan bertan.


Jarduera osogarriak

Klaseko eguneroko lanaz gan, hainbat jarduera osogarri be izaten ditue ikasleek ikasturtean zehar. Batetik bertso saioak antolatzen dira. Bertsolariakaz bertatik bertara egonik eta euren lana aurrez aurre ikusita, ikasleen bertsotarako motibazinoa areagotzen baita. Bestetik Irrati saioa preparetan dabe ikasleek. Bizkaia Irratiagaz lankidetzan Zortziko Txikia irrati saioa grabetan da, astero astero, zemendian hasi eta maiatzera bitartean. Aste bakotxean ikastetxe batek parte hartzen dau, gelan egindako lana uhinen bidez zabalduz. Bertso Kantaldiak be antolatzen dira. Gitarra jolearen laguntzinoagaz, ikasturte hasieratik ikasitako bertso eta kantak abesteko eta kantazaletasuna zabaldu asmoz. Eta, azkenik, Bilbertsoak izeneko bildumea osotzen da. Ikasturte osoko lanaren erakuslehio txiki bat da, ikastetxe guztietan gelaz gela batutako lanakaz argitaratzen dan liburuxka.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu