Badator 2010eko Bertxoko Sariketea

Bizkaie! 2010-10-27 17:53   Bertsolaritzea

Arabako Bertsozale Alkartearen eta Hala Bedi irratiaren eskutik dator Bertxoko sariketea. Izena, Hala Bedi irratian astero emitiduten dan bertsolaritzearen inguruko irratsaiotik jatorko. Izaerea, gazteentzako eta gazteek egindako sariketa bat izateak definiduten dau.

Arabako Bertsozale Alkartearen eta Hala Bedi irratiaren eskutik dator, aurtengo honetan Be, Bertxoko sariketea. Izena, Hala Bedi irratian astero emitiduten dan bertsolaritzearen inguruko irratsaiotik jatorko. Izaerea, gazteentzako eta gazteek egindako sariketa bat izateak definiduten dau: sariketa freskoa da, ariketa bereziakaz, parte-hartzaile gazte (18-25 edade-tartekoak izan behar dabe) eta jatorri desbardinetakoakaz. Saio guztiak afalosteko formatuan izateak be freskotasunean irabazteko balio deutso.


Hona hemen, 2010eko edizino honetako parte-hartzaileak eta egiturea:


- Zemendiaren 5ean, Ozaetako txokoan. Aurkezlea: Idoia Beitia. Bertsolariak: Jone Uria (Algorta), Odei Barroso (Urruña), Unai Gaztelumendi (Añorga), Kristiñe Txoperena (Hendaia), Ainhoa Comas (Laudio) eta Ekaitz Samaniego (Gasteiz).

- Zemendiaren 12an, Laudioko Basalarrina alkartean. Aurkezlea: Olatz Bayer. Bertsolariak: Julio Soto (Gorriti), Ainhoa Mujika (Beasain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Iker Agirre (Aramaio), Aimar Karrika (Auritz) eta Izar Mendiguren (Laudio).

- Zemendiaren 18an, Gasteizeko Errezala alkartean. Aurkezlea: Beñat Goitia. Bertsolariak: Miren Amuriza (Berriz), Asier Azpiroz (Zubieta), Mikel Artola (Alegia), Iñaki Aleman (Irurita), Gillen Hiribarren (Itsasu) eta Ander Solozabal (Gasteiz).

- Zemendiaren 26an, Trebiñoko sagardotegian. Aurkezlea: Manex Agirre. Bertsolariak: kanporaketa saio bakotxeko lehenengo bi sailkartuak.


Saio guztiak afalostean izango dira (Afaria 20:30ean, saioa 22:30ak inguruan). Afarirako izena emoteko, deitu 675707971 zenbakira edo idatzi araba.sustapena@bertsozale.com helbidera, saioa baino bi egun lehenago.


Antolatzaileak:

Arabako Bertsozale Elkartea
Hala Bedi irratia


Babesleak:

Arabako Foru Aldundia
Gasteizko Udala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu