True Love Lehiaketan Izena emoteko epea urriaren 29an eguerdiko 13:00ean amaituko da

Bizkaie! 2010-10-27 15:46   Bertsolaritzea

Bilboko Udalaren Bardintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak True Love lehiaketea abiarazo dau gazteen artean gizonen eta emakumeen arteko bardintasunean oinarritutako maitasun-hartu-emonak eta amodio-kontu positiboak sustatzeko; horretarako, benetan desbardinak diran bi estiloren fusinotik sortutako adierazoteko moduaz baliatuko dira, hau da, bertsolaritza tradizionalaz eta rap-az.

Benetako maitasuna indarkeriarik bako hartu-emonetan baino ezin da existidu, alkarren onarpenetik eta personen arteko errespetutik abiatuta. Ideia nagusi hori lantzeko Bilboko Udalaren Bardintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak True Love lehiaketea abiarazo dau gazteen artean gizonen eta emakumeen arteko bardintasunean oinarritutako maitasun-hartu-emonak eta amodio-kontu positiboak sustatzeko; horretarako, benetan desbardinak diran bi estiloren fusinotik sortutako adierazoteko moduaz baliatuko dira, hau da, bertsolaritza tradizionalaz eta rap-az.

Lehiaketan, Bilbon bizi diran 14-26 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dabe parte; horreek obra originalak eta ezezagunak aurkeztu beharko ditue, gaia personen arteko alkarrenganako onarpenean eta errespetuan oinarritutako indarkeriarik bako hartu-emon libreen alderdi nagusiak izanik, besteak beste:

* Benetako berdintasunean oinarritutako amodio-kontu eta maitasun-hartu-emon positiboak.
* Emakumeakanako indarkeria barrubatzen daben hartu-emonen kritikak.
* Emakumeen botere-hartzea.

Kontuak kontu, izena emoteko epea urriaren 29an eguerdiko 13:00ean amaituko da.

Informazino gehiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu