Julio Sotok eta Ainhoa Mugikak Bertxoko Sariketako finalean kantauko dabe
2010-11-15 11:52 BertsolaritzeaZemendiaren 18an, eguenean jokatuko da Gasteizko Errexala alkartean hirugarren eta azken kanporaketea eta zemendiaren 26an finala Trebiñoko sagardotegian.
Joandako barikuan, zemendiaren 12an, jokatu zan Laudion Bertxoko sariketearen 2. kanporaketea. Bertan Olatz Bayerren esanetara ibili ziran Aimar Karrika auritztarra, Izar Mendiguren laudiarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra, Julio Soto gorritiarra, Iker Agirre aramaioarra eta Ainhoa Mugika beasaindarra.
Aiarako bertso eskolakoek preparautako afariaren ostean, epaileak euren tokietan jarri ziran, afaltzen egon ez zea ikusleria be etorri eta bere lekua hartu eban eta Olatzek hasiera emon eutson saioari. Hasieran beste saioetan legez, bakotxak abesti ezagun baten doinuan kantau eban agur puntuagarria, gau horretan, Kaxianoren Itsasontzi baten, David Bisbalen Ave Maria... Bakarko lanean, barriz, txapel desbardinei kantau behar izan eutsen bertsolariek.
Oro har, nahiko saio polita osotu eben 6 bertsolariek, baina azkenean bi bakarrik pasetan diranez, Julio Soto eta Ainhoa Mugikak lortu eben finalerako txartela.
Kontuak kontu, zemendiaren 18an, eguenean jokatuko da Gasteizko Errexala alkartean hirugarren eta azken kanporaketea eta zemendiaren 26an finala Trebiñoko sagardotegian.
Bateren batek azken kanporaketara edota finalera afaltzera joan nahi badau, hartu-emonetan jarri beharko da Arabako Bertsozale Alkarteagaz, saioa jokatu baino 2-3 egun lehenago, 675707971 telefonora deituz edota araba.sustapena@bertsozale.com helbidera idatziz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!