2011eko Arabako Bertsolari Txapelketako aurre-kanporaketak datorren astegoienean jokatuko dira

Bizkaie! 2010-10-27 15:11   Bertsolaritzea

Arabako 30 bertsolarik parte hartzea aurreikusi da. 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu eben 17 bertsolariak gehi 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan parte hartu eben beste 13 bertsolarik.

2009ko Arabako Bertsolari Txapelketea inoizko Arabako txapelketarik arrakastatsuena izan zan. 2010ean, Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketea jokatu zan eta 2011an barriro buruz buruko Arabako Bertsolari Txapelketea jokatuko da.

Arabako 30 bertsolarik parte hartzea aurreikusi da. 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu eben 17 bertsolariak gehi 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan parte hartu eben beste 13 bertsolarik. Txapelketea zezeilean hasiko bada be 13 bertsolari horreek sailkatzeko datorren astegoienean 3 aurre-kanporaketak jokatuko dira:

• 2010-10-29, barikua. Dulantziko Okeleku alkartean, 20:00etan, jokatuko da 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketako 1. aurre-kanporaketea. Protagonistak: Uxue Ruiz de Arkaute, Maialen Sz. De Okariz, Bingen Saiz, Jon Pinedo, Oier Suarez, Maialen Mateo, Iñaki Tena eta Endika Sarabia.

• 2010-10-30, zapatua. Baranbioko Garrastatxuko Txokoan, 13:30ean, jokatuko da 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketako 2. aurre-kanporaketea. Protagonistak: Irati Anda, Ainhoa Comas, Julen Eizagirre, Jon Unai Axpe, Beñat Oribe, Iker Pastor, Iñaki Kabeza eta Unai Mendibil.

• 2010-10-30, zapatua. Elosuko alkartean, 20:00etan, jokatuko da 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketako 3. aurre-kanporaketea. Protagonistak: Elyem Chej, Gaizka Urtaran, Maite Solozabal, Amaia Lasaga, Eneko Murgiondo, Oier Arbina, Josu Campo eta Iker Ibarrola.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu