Lehia handiaren ostean, Etxahun Lekue finalera zuzenean
2012-11-26 09:23 BertsolaritzeaBigarren eta hirugarrenagazko alde estuagaz Etxahun Lekuek irabazi dau bigarren finalaurrea eta zuzenean finalera pasauko da. Ganerako bostetatik Arrate Illaro eta Gorka Ostolaza dira momentuz txartel barik geratu diranak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako 2. finalaurrean, 800 lagun batu dira bart arratsaldean Durangoko Landako gunean eta giro beroa izan da nagusi. Bigarren eta hirugarrenagazko alde estuagaz Etxahun Lekuek irabazi dau bigarren finalaurrea eta zuzenean finalera pasauko da. Ganerako bostetatik Arrate Illaro eta Gorka Ostolaza dira momentuz txartel barik geratu diranak.
Durangoko sailkapena:
Etxahun Lekue 563.5
Igor Elortza 561.5
Fredi Paia 561
Jone Uria 528
Arrate Illaro 489.5
Gorka Ostolaza 483
Sailkapena finalaurreko bi jokatu ondoren:
1.- Arkaitz Estiballes 596
2.- Etxahun Lekue 563.5
3.- Igor Elortza 561.5
4.- Fredi Paia 561
5.- Jone Uria 528
6.- Onintza Enbeita 523
7.- Oihana Bartra 509
8.- Eneko Abasolo 489.5
9.- Arrate Illaro 489.5
10.- Gorka Ostalaza 483
11.- Gorka Lazkano 469
12.- Iñaki Iturriotz 448
Hirugarren eta azken finalaurrea datorren abenduaren 2an izango da Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Miren Amuriza, Peio Ormazabal, Beñat Ugartetxea, Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria eta Joseba Artza izango dira kantuan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzunak
Eskerrik asko Belen Gana
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Arrastion lagunak
Argazkikoa Etxahun Leku dugu , ez Igor Elortza.
erratu zarie
Ondo izan
Belen Gana