'Nire gorputza, nire erabakia' bertso-paper lehiaketan parte hartzeko epea abenduaren 7an amaituko da
2012-11-22 17:39 BertsolaritzeaNire gorputza, nire erabakia lelopean, bertso-paper lehiaketea antolatu dau Medicusmundi Bizkaia alkarteak, ALBE, Gazte Asanblada Sopeloztarra eta Sopelako Udalaren lankidetzeagaz.
Nire gorputza, nire erabakia lelopean, bertso-paper lehiaketea antolatu dau Medicusmundi Bizkaia alkarteak, ALBE, Gazte Asanblada Sopeloztarra eta Sopelako Udalaren lankidetzeagaz.
Lehiaketa honen bidez, emakumeek gorputzaren eta sexualidadearen inguruan askatasunez erabagiteko daben eskubidea aldarrikatuko da, bai hemen zein Hegoaldeko herrietan. Izan be, emakumeen giza eskubideak urratzen dituen hainbat egoera dagoz: nahi bako haurdunaldiak, sexu-transmisinoko infekzinoak, aborto arriskutsuak, genero-indarkeria, orientazino sexualak sortutako bereizkeria...
Oinarriei jagokenez, lehiaketa honetan Sopelan jaio, lan egin, ikasi edo bizi diranek parte hartu ahal izango dabe. Maila bakarra izango da: ez aditua maila, hain zuzen be. Parte-hartzaile bakotxak gura beste bertso-sorta bialdu leikez baina bertso-paper bakotxeko idatzi beharreko bertsoak gitxienez 6 eta gehienez 10 izango dira.
Bertso guztiek jatorrizkoak izan beharko dabe, hau da, inon argitaratu, aurkeztu eta saritu bakoak. Ezizena erabiliko da sinadurarako.
Doinua eta neurria libreak izango dira baina ezinbestekoa da doinuaren izena argi adierazotea.
Gaia emakumeak gorputzaren eta sexualidadearen inguruan askatasunez erabagiteko eskubidea hemen eta Hegoaldeko herrialdetan izango da. Informazino gehiago hemen.
Hizkuntza sexistea erabili edo genero-parekidetasuna errespetetan ez dauen bertsorik ez da aintzat hartuko eta hautagaia lehiaketatik kanpo geratuko da.
Beste alde batetik, gaia menperatzeko eta bertsoak zelan sortzen diran ikasteko tailerrak antolatuko dira Sopelan, zemendiaren 19tik abenduaren 7ra. Datak jakiteko Medicusmundi Bizkaia Webgunera jo.
Lanak aurkezteko azken eguna 2012ko abenduaren 7a izango da. Bertsoak bialtzeko aukera bi egongo dira: posta arrunta eta posta elektronikoa. Posta arruntez bialdu ezkero, bertso-sorta gutunazal batean bialdu beharko da ezizenez sinatuta. Beste gutunazal batean egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa, e-maila eta NAN (nortasun-agiri nazionala) kopia sartuko dira. Egilea Sopelan jaio ez bada edo nortasun-agiri nazionalean agertzen dan herria Sopela ez bada, ziurtagiria bialdu beharko da bertan bizi, lan egin edo ikasten dagoala frogatzeko. Egilearen ezizena gutunazal bietan jarri beharko da kanpoaldetik. Honako hau da helbidea:
Nire gorputza, nire erabakia Bertsopaper Lehiaketea
Medicusmundi Bizkaia
Begoñako Andra Mari kalea 20. zenb., behea
48006 Bilbo
Posta elektronikoz bialdu ezkero, dokumentu bi bialdu behar dira. Lehenengoan bertsosorta eta ezizena agertuko dira. Bigarrenean, barriz, egilearen datuak (izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa, e-maila eta NAN-ren kopia eta ziurtagiria, beharrezkoa izan ezkero). Honako hau da helbidea: educa.bizkaia@medicusmundi.es
Sariei jagokenez, 1. saria: 200€-ko txartela (udalerriko saltokietan erabilteko) eta produktu ekologikoz betetako otzarea. 2. saria: 50€-ko txartela (udalerriko saltokietan erabilteko) eta produktu ekologikoz betetako otzarea.
Parte-hartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso.
Azken buruan, sari-banaketea 2012ko abenduaren 14an izango da, 21:30ean, Sopelako Udal Frontoian egingo dan bertso-afarian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!