Arkaitz Estiballes jaun eta jaube

Bizkaie! 2012-11-19 09:32   Bertsolaritzea

Atzo arratsaldean 500 lagunetik gora batu ziran Basauriko Artunduaga kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrea bertarik bertara jarraitzeko. Saioan erraz nagusitu zan Arkaitz Estiballes eta finalerako zuzeneko txartela lortu dau; ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.

Hona hemen, Arkaitz Estiballesen agurra

Basauriko saioko puntuazinoak:

Arkaitz Estiballes 596
Onintza Enbeita 523
Oihana Bartra 509
Eneko Abasolo 489.5
Gorka Lazkano 469
Iñaki Iturriotz 448

Bigarren finalerdia:

Durangoko Landakon jokatuko da bigarren finalerdia datorren domekan, zemendiaren 25ean, arratasaldeko 17:30ean hasita. Aurrez aurre Arrate, Illaro, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Gorka Ostolaza, Igor Elortza eta Jone Uria bertsolariak izango dira. Aurkezle lanetan, barriz, Leire Bilbao ibiliko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu