Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunak egun osoko jai bihurtuko dau Markina-Xemeingo saioa

Bizkaie! 2013-10-01 17:31   Bertsolaritzea

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketea Markina-Xemeinen egingo da datorren zapatuan, hilaren 5ean, 17:30ean, frontoian. Saio hutsa baino zeozer gehiago, egun osoko jaia izango da, egun horretan Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguneko hirugarren edizinoa ospatuko baita Markina-Xemeinen.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketea Markina-Xemeinen egingo da datorren zapatuan, hilaren 5ean, 17:30ean, frontoian. Saio hutsa baino zeozer gehiago, egun osoko jaia izango da, egun horretan Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguneko hirugarren edizinoa ospatuko baita Markina-Xemeinen.

Markina-Xemeingo bertso eskolea buru-belarri ibili da lanean, beren herrian ospatuko dan Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunean egun osoko egitaraua eskaintzeko bertaratzen diranei.


Esketxak, Andrabanda Feminista, Bi bala, erromeria

13:30ean, alkartuko dira bertso eskolak, Uhagonen.

14:00ean, bazkaria izango da gaztetxean, eta ostean Mungiako bertso eskolearen emonaldia.

17:30ean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa saioa ikustera. Bertsolariak: Agin Laburu, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeita.

Saioaren ostean poteoa, Andrabanda Feminista eta herriko bertso eskolakoen esketxakaz.

23:00ean, gaztetxean hasiko da gaueko festa: Bi bala (Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagaren emonaldia) eta Fan & Go taldeagaz erromeria.


Bazkaritarako eta lotarako aukerea

Bazkaritarako sarrerak salgai dagoz 10 euroan: www.bertsosarrerak.eu. Eguaztena baino lehen hartu behar dira sarrerak.

Lotarako aukerea be jarriko da, doban, erromesen aterpetxean. Horretarako leku eskaria aurrez egin behar da: bertsoeskolak@gmail.com.


128 bertso eskolentzako jaia

Euskal Herriko 128 herritan dagoz bertso eskolak, eta 1.700 kide inguru alkartzen dira horreetan. Bertso eskolei buruzko informazinoa eskuragarri dago ondoko webgunean: www.bertso-eskolak.com

Jentea ezagutzeko eta jai ederra egiteko atxakia da Bertso Eskolen Eguna. Urtero bertso eskola batek hartzen dau bere herrian egun hori antolatzeko ardurea, egunean zeharreko ekitaldiak, bazkaria eta lotarako lekuak antolatuz. Urtez urte indartzen doan ekimena da.

Era berean, nabarmentzekoa da Txapelketa Nagusiko saioak antolatzerakoan inguruko bertso eskolak emoten dagozan laguntzinoa, borondatezko lanean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu