Astegoienean jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko XXV. Bertsolari Txapelketea
2013-06-19 15:49 BertsolaritzeaDatorren zapatuan, bagilaren 22an, Euskal Herriko Eskolarteko 2013ko Bertsolari Txapelketea jokatuko da. Bertsozale alkarteak eta Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatutako txapelketeak hogeita bosgarren ekitaldia dau aurtengoa. Orioko Udalaren babesagaz, herri horretako Karela kiroldegian izango da finala.
Datorren zapatuan, bagilaren 22an, Euskal Herriko Eskolarteko 2013ko Bertsolari Txapelketea jokatuko da. Bertsozale alkarteak eta Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatutako txapelketeak hogeita bosgarren ekitaldia dau aurtengoa. Orioko Udalaren babesagaz, herri horretako Karela kiroldegian izango da finala. Parte-hartzaileak aurretik lurraldeka jokatu diran txapelketan sailkatu dira eta ohikoa dan legez, bi saiotan jokatuko da txapelketea.
Lehenengoan, goizez (11:00etan), gaztetxuenek hartuko dabe parte, taldekako saioan. Arabako taldea, Ekialdeko taldea (Bizkaia), Zarauzko taldea (Gipuzkoa), Kanbo-Xalbador taldea (Lapurdi-Nafarroa Beherea) eta Leitzako taldea (Nafarroa garaia) izango dira aurrez aurre.
Bigarren saioan, arratsaldez (15:30ean), helduek hartuko dabe parte. Danetara, 15-18 urte bitarteko hamar bertsolari gaztek jokatuko dabe aurtengo txapela: Peru Abarrategik, Iñaki Tenak, Txaber Altubek, Ander Gerrikaetxebarriak, Mikel Iturriotzek, Gemma Urteagak, Ortzi Muruak, Aitor Servierek, Mikel Lasartek eta Maddalen Lopezek.
Goizeko nahiz arratsaldeko saioak Xabier Sukiak aurkeztuko ditu. Epaimahai lanetan, barriz, honako honeek izango dira: Ekaitz Elorriaga, Gorka Intxaurbe, Ainhoa Mujika, Joakin Arregi, Beñat Soule eta Mikel Beaumont.
Gaiak, oinak, puntuak eta amaierak Bertsozale Alkarteko gai-jartzaile talde batek prestau ditu.
Euskal Herriko Eskolarteko XXV. Bertsolari Txapelketa 2013
Goizeko saioa (11:00etan)
Gaztetxuak (14 urte artekoak, 1999 urteaz geroztik jaiotakoak, urte hori barne).
- Arabako taldea: Beñat Cano (Dulantzi), Unai Etxenausia (Aramaio), Mikelats Jausoro (Ozeta), Aroa Arrizubieta (Gasteiz), Ibai Martin (Gasteiz), Lexuri Gonzalez de Heredia (Gasteiz), Ainhoa Barrio (Gasteiz), Aitor Ugarte (Aramaio) eta Martin Abarrategi (Aramaio).
- Ekialdeko taldea (Bizkaia): Iruri Altzerreka (Garai), Antxon Uriguen (Gernika), Beñat Bilbao (Gernika) eta Bittor Altube (Abadiño).
- Zarauzko taldea (Gipuzkoa): Ane Peñagarikano (Zarautz), Jone Makazaga (Zarautz), Libe Goenaga (Getaria) eta Irati Tolosa (Zarautz).
- Kanbo-Xalbadorreko taldea (Lapurdi-Nafarroa Beherea): Oier Urreizti (Bidarrai), Hodei Renteria (Baiona) eta Julen Bellan (Baiona).
- Leitzako taldea (Nafarroa garaia): Joanes Ilarregi (Leitza), Xabat Ilarregi (Leitza) eta Oiher Altzelai (Leitza).
Arratsaldeko saioa (15:30ean)
Helduak (15-18 urte bitartekoak, (1995-1998 urteen artean jaiotakoak, biak barne).
1. Peru Abarrategi (Aramaio, 1997)
2. Iñaki Tena (Gasteiz, 1995)
3. Txaber Altube (Abadiño, 1998)
4. Ander Gerrikaetxebarria (Zornotza, 1996)
5. Mikel Iturriotz (Urretxu, 1995)
6. Gemma Urteaga (Beasain, 1995)
7. Ortzi Murua (Azkaine, 1995)
8. Aitor Servier (Azkaine, 1997)
9. Mikel Lasarte (Barañain, 1996)
10. Maddalen Lopez (Lesaka, 1997)
- Aurkezlea: Xabier Sukia (Orio)
- Epaileak: Ekaitz Elorriaga (Araba), Gorka Intxaurbe (Bizkaia), Ainhoa Mujika (Gipuzkoa), Joakin Arregi (Lapurdi), Beñat Soule (Nafarroa Beherea), Mikel Beaumont (Nafarroa).
- Idazkari eta prentsa arduraduna: Maiteder Sasieta (Agurain)
- Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea eta Euskal Herriko Ikastolak Elkartea
- Babeslea: Orioko Udala
- Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!