Bertso Jai Agroekologikoa egingo dabe zapatuan, Urduñan
2013-10-02 18:00 BertsolaritzeaBigarren Bertso Jai Agroekologikoa egingo da zapatuan, hilak 5, Urduñan, Gure hizkuntza, gure elikadura, gure mundua lemapean. Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak izango dira bertso jaiaren protagonistak.
Bigarren Bertso Jai Agroekologikoa egingo da zapatuan, hilak 5, Urduñan, Gure hizkuntza, gure elikadura, gure mundua lemapean. Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak izango dira bertso jaiaren protagonistak.
Eguerdian, 12:00etan, agrobertsoak kantauko ditue merkatuan, Foruen plazan. Handik ordubetera hasiko da bertso-poteoa, eta bazkari agroekologikoa 15:00etan izango da, herriko eskola publikoan.
Bertso Jai Agroekologikoak Euskal Herria euskalduntzeko hainbat herritarrek egiten daben lanaren garrantzia aldarrikatzeko balio izango dau, adierazo dabe antolatzaileek. Aiaraldeko jenteak bertako produktuak konsumiduteak dauen garrantzia be azpimarratzeko balio izango dau. Konsumiduten doguzan produktuak bertakoak izateaz gan, sasoian sasoikoak izatea da egokiena eta modu horretan ulertuko dogu zein eragin negatiboa dauen gure ohiko konsumoak herrialderik pobreenetan, ganeratu dabe.
Ekimen hau VSF Herrien Bidezko Elikadura eta Ekoizpen Urduña erakundeek antolatu dabe, eta laguntzaile izan ditue Urduñako Euskera Zerbitzua, Urduñako Gazte Asanbladea, Berbalagun taldeak, AEK, Kukumaro, Bedarbide, Urduñako Zaporeak, Atezabal, Olaran eta Urduñako kultur erakundeak.
Bazkarirako sarrerak Urduñako Turismo Bulegoan, eta Marrazki eta Mugalde tabernetan dagoz salgai, 12 euroan. Informazio gehiago gura izan ezkero: ekoizpen@urduna.com eta 685 757 658 telefonoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!