'Hitza jolas' goiburupean, Ahoa Bete Hots, garagarrilaren 3tik 5era

Bizkaie! 2013-07-02 12:18   Bertsolaritzea

Hitza Jolas goiburupean, ahozkotasuna lantzeko hezkuntza arautuan eta ez arautuan erabili daitekezan jolasak izango ditue ardatz eta, besteak beste, ahozkotasuna gozamenetik zelan landu azalduko dabe.

Mintzola Ahozko Lantegiak laugarrenez antolatuta, garagarrilaren 3, 4 eta 5ean egingo dira Villabonan Ahoa Bete Hots jardunaldiak.

Antzerkizale Alkarteko, Kantuzale Alkarteko, Bertsozale Alkarteko eta Ipuin Kontalarien taldeko kideek osotu dabe aurtengo egitaraua. Hitza Jolas goiburupean, ahozkotasuna lantzeko hezkuntza arautuan eta ez arautuan erabili daitekezan jolasak izango ditue ardatz eta, besteak beste, ahozkotasuna gozamenetik zelan landu azalduko dabe.

Esangura horretan, ume, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleak eta euskaltegietan, udalekuetan, barnetegietan, antzerkian, bertso-eskoletan eta kantua zein ipuin kontaketa erakusten dituen irakasleentzat egokiak izango dira. Dana dala, antzerkia, bertsolaritzea, ipuingintzea eta kantugintzea interesetan jakon edonorentzat be egokiak izango dira.

Egitaraua ikusteko klik egin hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu