Joseba Gojenolak irabazi dau Plazatik Gaztetxerako 2. kanporaketea

Bizkaie! 2006-05-15 02:00   Bertsolaritzea

Pasa dan barikuan jokatu zan Debako Gaztetxean, Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako bigarren kanporaketea. Jentez gainezka egon zan aretoa, izan be, 80 bat lagun inguru hurreratu ziran.

Bizkaitarren % 14 bertsozaleak dira

Bizkaie! 2006-05-12 00:00   Bertsolaritzea
Xabier Paia

Herrien Arteko Berba Probea Mungian

Bizkaie! 2006-05-10 02:00   Bertsolaritzea

Datorren zapatuan, maiatzaren 13an, Mungia eta inguruko gazteek desafio garrantzitsua daukie Herrien Arteko Lehenengo Berba Proban.

Balendin Enbeita, mende bat

Julen Gabiria 2006-05-09 02:00   Bertsolaritzea

Oingoan Balendin Enbeita gogoratu behar dogu. Samuel Becketten jaiotzearen mendeurrenaren gainean berba egin genduan lez, ezin albo batera itxi mendeurren berbera beteteko puntuan dagoan bertsolari muxikar handiaren izena: ‘1906an jaio nintzan, Balendin Berriotxoa, Elorrioko semea, beato egin eben egunean, Lorailaren 20an.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Durangaldeko Bertsolari Txapelketea 2006

Bizkaie! 2006-05-08 02:00   Bertsolaritzea

Finala maiatzaren 27an, Otxandioko pilotalekuan jokatuko da arratsaldeko 18:00etan eta parte hartuko daben 6 bertsolariak ondokoak izango dira: Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo, Gorka Lazkano, Garikoitz Sarriugarte, Amaia Aurrekoetxea eta Jon Unanue.

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Txapelketea 2006

Xabier Paia 2006-05-05 02:00   Bertsolaritzea

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertso Txapelketea antolatzen dau Bizkaiko Ikastolen Alkarteak ikasturtearen amaieran. Gipuzkoan, Nafarroan, Araban eta Iparraldean be honezkero martxan dagoz eskolarteko txapelketak.

Bilosik

Bizkaie! 2006-05-05 00:00   Bertsolaritzea
Bilosik Hanka biko itsasneska, erreinu bako juglare; sartu-urtenean doan lur zabaleko zizare; pirata nintzalakoan neure timoiaren jabe... Honeek sentipen barriok urperatu egin nabe.(bis) Dana da itsasikara, kalanbre, ansiedade... Ezin amua saihestu parean ikusita be. Salbazinorik ez daukan harrapakinaren pare, ai! zelan bihurtu jatan bihotza aramu sare. (bis) Amuari ihesean ta sareari erpeka. Basakatu kumea naz asun artean gordeta. Harkaitzaren kontra doan gidaririk bako delta. Ez dakit zein dan barruan zapaldu deustazun tekla. (bis) Zelan emon behar deutsat ezinegonari buelta ...

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea martxan dago

Bizkaie! 2006-05-04 02:00   Bertsolaritzea

Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri (lehenengoz), Lea-Artibai eta Ipar-Uribeko bertsolariek hitzordu berezia daukie abenduaren 16ra arte, Euskalduna Jauregira heldu arte.

Berrehundik gora partaide Sabino Arana Kultur Elkargoaren Bertso Paper Lehiaketearen III. edizinoan

Bizkaie! 2006-05-04 02:00   Bertsolaritzea

Epaimahaiak aurkeztutako lanen maila altua azpimarratu dau, bai erriman eta bai mezuan, eta adierazi dau horrek erakusten dauela gazteak gero eta gehiago saiatzen dirala eta hobeto ikasten dabela bertso-eskoletan.

Durangaldeko Bertsolari Txapelketea 2006

Bizkaie! 2006-04-28 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaie!

Bizkaiko bertsozaleak Larrabetzun

Bizkaie! 2006-04-28 00:00   Bertsolaritzea
Emetik Bertso Kabareta Arrastiko zazpietan Hori Bai gaztetxea estreinaldi baten eszena izan zan: Emetik Bertso Kabareta. Iratxe Ibarrak, Oihane Pereak eta Onintza Enbeitak kontu handiz ehundutako proiektua. Emakumea, emetasuna eta bertsoa buztartzen dauz emonaldiak: hiru bertsolariek lumazko fularrakaz urten eben tabladura eta aulki desbardinetatik kantuan hasi ziran. Gero Iratxe Ibarraren despedidara eroan ginduezan. Onintza Enbeitak sorgin titulua daukala erakutsi euskun tarotaren karta-jokoan puntu erantzunean ibili zanean. Eta Oihane Perearen emetasun eta amatasuna kontraste polita ziran kandelen sugar eta ezpainetakoen kolorean ...

Durangora barriro BBK Sariketea

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Bertsolaritzea
Lagunak be etorri dira animetan gogoratu nahi ditut bertso onenetan. Nahiz eurekin aritu ohi naizen brometan, eurengatik ez balitz ez nengoke bertan. (...) oso ona da nik beraiekin daramadan harremana. Balantza baten jarri ezkero burutu ohi dudan lana, askoz gehiago da eurengandik beti jasotzen dudana. Beste nonbaiten topauko nuke agian nahiko disfrute, zahar talde horrek niretzat badu behar adina bertute, ni neu lanera joaten bainaiz, ta ez diruaren truke. Nik hogei ditut, beraiek aldiz, laurogei ta piku urte; bizitzen dakin jende ...

Xabier Silveirarentzat Nafarroako txapela

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaie!

III. Bizkaiko Bertsozale Gazteen Eguna 2006

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Bertsolaritzea
Emetik 'Kabaretaren tradizinoan denetarik sartu izan da, eta geuk be, bat bateko bertsoari danetarik edo ahal dogunetik zatirik handiena ipiniko deutsagu: antzerkia, bertso jarriak, poesia, musikea…Baina gure kabaret partikularraren izena ez da Emetik kasualidadez. Emeak gara, emakumeak garalako, eta gizarte honi emakumetasunetik atara gura deutsagulako punta. Gai asko jorratu gura doguz gure emonkizunetan, baina beti geuregandik abiatuta. Lumek lotsa ezkutatzen lagunduta, orain sorginkerian, orain erosketetan, orain inmigrazinoan, gero prostituzinoan, noizbait etxeko andrearen sukaldean sartuko gara bildurrik barik'. Datorren zapatuan ...

Nafarroako Txapelketa: Finala, zapatuan

Bizkaie! 2006-04-14 00:00   Bertsolaritzea
Estitxu Arozena: 31 urteko lesakarra. Psikologiako ikasketak egin ebazan eta bertsolaritzearen irakaskuntzan dihardu Nafarroan. Bere herriko eta inguruetako bertso eskoletan lan handia egin dau. Nafarroako txapelduna izan zan 1995 eta 1998an eta Xabier Silveirari txapela kentzetik parajeen ibili dan bertsolaria da. Joxe Juan Zubieta 'Etxabe': Lesakan jaio zan eta bertan bizi da. 31 urte daukaz bertsotan urte gitxi daroazan bertsolari honek. Txapelketa Nagusian lehendabiziko aldiz parte hartu eban igaz. Oiartzunen eta Lesakan entrenetan da. Julen Zelaieta: 26 urteko beratarrak igaz ...

Ipar Uribek eta Durangaldeak jokatuko dabe Bertsolari Gazteen XIV. BBK Sariketako finala barikuan

Bizkaie! 2006-04-14 00:00   Bertsolaritzea
Ondorioz, sailkapen-faseko saioak guztiak jokatu eta gero, holan dagoz gauzak: “A” multzoa // Irabazitako saioak 1. Durangaldea 2 2. Busturialdea 1 3. Arratia 0 “B” multzoa // Irabazitako saioak 1. Ipar Uribe 2 2. Lea-Artibai 1 3. Bilboaldea 0 Finalean parte hartuko daben bertsolariak: - Ipar Uribe: 18 urterarte (Jone Uria, Peru Vidal eta Arrate Illaro); 19-23 urte bitartekoak (Beñat Vidal, Miren Loizaga eta Itaso Paia). - Durangaldea: 18 urterarte (Eñaut Uruburu, Xabier Irakulis eta Miren Amuriza); 19-23 urte bitartekoak (Jon Unanue, Ibai Guridi ...

Payatarrak, a ze parea

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Bertsolaritzea
Azaleko edo azal aldaketako kontuon ostean, Deustuko Jaietarako bidean jarri genduzan bertsolariak, Deustuko zubi zabaldu barrian eskegita, eta puntukako saio bizi bategaz emon eutsien amaierea saioari, ordu biak emoteko zirala. Gero bai, batzuk Deustura bidean joan ziran, jai girora, eta beste batzuk erretiradea hartu genduan eguneko azken garaipen modura. Hori bai, afari goxo eta bertso saio sakona baino umoretsuagoa gozau ostean. Abante Kulturgunea hurrengo saioak preparetan dabil. Apirilean bertso-poteo barria izango da Zazpikaleetan, eta Maiatzaren 26rako saio berezia dauka iragarrita ...

Xabier Silveirak irabazi dau hirugarren finalaurrea

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Bertsolaritzea
Nafarroako Txapelketea 2006 - Estitxu Arozena Albizu: 413.5 (Etxarri-Aranatz) - Joxe Juan Zubieta Portu "Etxabe": 405 (Leitza) - Xabier Silveira Etxeberria: 433.5 (Atarrabia) - Jon Barberena: 418.5 - Julen Zelaieta Iriarte: 402 - Erika Lagoma: 398 - Iñigo Olaetxea Altzugarai: 391 - Julio Soto: 384 - Diego Riaño: 383 - Juan Mari Lopez: 377 - Bittor Elizagoien: 376.5 - Migel Mari Elosegi: 374 - Iñigo Ibarra: 371 - Joseba Beltza: 370 - Oskar Estanga: 370 - Jon Elizetxe: 358 - Oier Lakuntza: 354 - Iñaki Aleman: 340

Ipar Uribek eta Durangaldeak jokatuko dabe Bertsolari Gazteen XIV. BBK Sariketako finala

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Bertsolaritzea
Ondorioz, sailkapen-faseko saioak guztiak jokatu eta gero, holan dagoz gauzak: “A” multzoa // Irabazitako saioak 1. Durangaldea 2 2. Busturialdea 1 3. Arratia 0 “B” multzoa // Irabazitako saioak 1. Ipar Uribe 2 2. Lea-Artibai 1 3. Bilboaldea 0 Gauzak holan dirala, finala hilebete honetako 31n izango da, barikua, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta kaleko Liburutegian. Aurrez aurre izango diran taldeak: Ipar Uribe eta Durangaldea. Bizkaie!