Gipuzkoako Bertso Eskolen III. Eguna martiaren 25ean Oñatin
2007-03-23 01:00 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertso Eskolen III. Eguna ospatuko da domekan honetan, martiak 25, Oñatin, Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak iragarri dauenez. Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, ordu horretan alkartuko baitira parte-hartzaile guztiak Oñatiko plazan.
Bizkaiko Bertsolari Gazteen IV. Jaia Otxandion martiaren 24an
2007-03-23 01:00 BertsolaritzeaZapatu honetan, martiaren 24an, Bizkaiko Bertsolari Gazten IV. Jaia ospatuko da. Urteroko moduan, Bizkaiko herri txiki bat aukeratzen da egun osoan, bertso giroan ondo pasetako asmoagaz eta aurten, Otxandion alkartuko dira bertsolariak.
Zigor Enbeita nagusi Zigoitian
2007-03-20 01:00 Bertsolaritzea Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre izan ziran bigarren eta hirugarren, puntuetan bardindutaZigor Enbeitak irabazi eban pasa dan domekan Zigoitian izandako Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdian. Saio erregularra eta ia akatsik bakoa osotu eban bertsolari izarrarrak eta bost punturen aldea atara eutsen Iñaki Viñaspre eta Manex Agirreri.
Busturialdea eta Ipar Uribe aurrez aurre Plateruenan
2007-03-15 01:00 BertsolaritzeaHonezkero ebatzi da nortzuk jokatuko daben aurtengo Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea. Talde bakotxak saio bi eginda gero Busturialdekoak eta Ipar Uribekoak izan dira euren multzoetan irabazle.
XXXVIII. Osinalde Saria
2007-03-09 01:00 Bertsolaritzea Mariaren 10ean lehen kanporaketea Ordiziako Argi Berri alkarteanBertso saio, sariketa eta txapelketetan oparoa dan sasoian, Osinalde Saria klasikoen artean dogu, aurten 38. edizinoa beteko dau eta.
Arratia eta Lea Artibai BBK Sariketatik kanpo
2007-03-07 01:00 BertsolaritzeaBusturialdearen (366 puntu) kontra Lea Artibaiko taldeak (343 puntu) galdu eta Durangaldearen (384 puntu) eta Arratiaren (346,5 puntu) arteko lehian, Durangaldea nagusitu ostean, finalistak datorren astean egingo diran saio bietako irabazleak izango dira.
Etxabe, Perea eta Agirre aurrera Nafarroa eta Arabako txapelketetan
2007-03-05 01:00 BertsolaritzeaJoxe Juan Zubieta ‘Etxabe’-k Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu dau astegoienean Goizuetan jokatutako bigarren finalaurrean.
Arabako Txapelketan, barriz, Oihane Perea eta Manex Agirre finalaurreetarako sailkatu dira.
Bilboaldeak eta Ipar Uribek saio bana irabazi dabe Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketan
2007-02-28 01:00 BertsolaritzeaLehen saioan, Lea Artibaik 362,5 puntu lortu ebazan eta Bilboaldeak, barriz, 363,5.
Arratia eta Ipar Uriberen arteko lehian Ipar Uribeko taldeak 380 puntu lortu dauz eta Arratiak, barriz, 368,5.
Aitzol Barandiaranek irabazi dau VI. Abra Saria
2007-02-26 01:00 BertsolaritzeaLehenengo zatian, Odei Barrosok eta berak lortu eben puntu gehien eta biak pasau ziran bigarren zatira. Hor, Barandiaran ataundarrak Barrosok baino puntu gehiago lortu ebazan, bertsolari bien lana goraipatzekoa izan arren.
Iñigo Olaetxea nagusi Etxarri Aranazeko saioan
2007-02-26 01:00 BertsolaritzeaSaio ederra izan zan Etxarri Aranazen jokatutakoa eta Iñigo Olaetxeagaz batera, bigarren sailkatuak be, Jon Barberenak be finalean kantetako aukerea izango dau segurutik.
BBKren Bertsolari Gazteen XV. Sariketea martxan dago
2007-02-26 01:00 BertsolaritzeaEskualdeka antolatuta, bertsolari gaztetxuenek jentaurrean kantetako aukera parebakoa daukie eta, ez horren gaztetxuenek, euren doeak erakusteko.
Hogei bertsolari Arabako txapela nork jantziko zain
2007-02-23 01:00 BertsolaritzeaArabako Bertsolari Txapelketea zezeilaren 24an, Amurrion hasi eta apirilaren 21ean amaituko da, Gasteizeko Jesus Guridi auditoriumean.
Sariketa sasoia bertsolari gazteentzat
2007-02-20 01:00 BertsolaritzeaAurreko astean hasi eta datozen asteetan bertso-sariketa eta txapelketetan aberats ibiliko gara. Bistan dago txapelketa ezagunenak ez eze, badagozala beste batzuk gero eta arreta handiagoa eskatzen dabenak.
Astegoiena Ibaizabalen
2007-02-09 01:00 BertsolaritzeaAzken urteotan egin dan moduan, Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea urreratu ahala, Durangon, Ibaizabalen, hamaika gaztek hitzordua jarria dauka. Sariketa horretan parte hartuko daben bertsolari gazteei zuzenduta dago.
Bermeoko III. Bertso Paper Lehiaketea martxan
2007-02-08 01:00 BertsolaritzeaLehiaketea 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago gazteen artean bertsozaletasuna sustatzeko helburuagaz. 2007ko martiaren 16ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea.
Gipuzkoako Bertso Txapelketea gero eta hurrago
2007-01-30 01:00 BertsolaritzeaZazpi hilebete barru, datorren irailean jarriko da martxan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea baina antolatzaileek aurreratu dabenez, parte hartu gura dabenek zezeilaren 1etik aurrera izango dabe aukerea txapelketan izena emoteko.
Euskal Herritik Santutxura
2007-01-26 01:00 BertsolaritzeaSantutxuko bertso-eskoleak 25 urte baino gehiago daroaz Bilboko auzoak biztuten. Bertsotan ikasi, jente aurrerako konfidantzea hartu eta bertsolari diranak pasau dira bertatik edo bertan dabiz.
Bertso Eguna 2007: ‘Aho zabalik’
2007-01-23 01:00 Bertsolaritzea2007ko urtarrilaren 27an, zapatuan, XXXVIII. Bertso Eguna antolatuko da Donostian. Era askotako hogeita hamahiru edizino ezagutu ditu Bertso Egunak (edo Bertsolari Egunak, bietara deitu izan jako eta) 1967an Uztapideri eskainitako haretatik hasita.
Bertsoa.com, bertso plaza digitala
2007-01-19 01:00 BertsolaritzeaJexux Mari Irazu bertsolariaren eskutik dator webgune barria. Bertan, plazaz plazako bertso bideoak ikusi ahal izango dira, baita asteburuetako bertso saioen antologia eta saio bakotxeko bertso onenak be.
Sabino Arana Fundazinoak bertso paper lehiaketea abiarazo dau
2007-01-19 01:00 BertsolaritzeaSabino Arana Fundazinoak aurten be abian ipini dau bertso-paper lehiaketearen beste aldi bat. Lehiaketa hau Lehen Hezkuntzako 2. zikloa edo DBHko 4. maila bitartean, biak barne, ikasten ari diran Euskal Herri osoko eskola-umeei dago zuzenduta.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz