Bertso Eguna’08 Donostian, urtarrilaren 26an
2008-01-22 17:13 BertsolaritzeaAurtengo Bertso Egunerako aukeratutako gaia definiduten erraza ez bada be, bertsolaritzeari eta bertsogintzeari lotuta dagozan zenbait kontzepturen eta egungo sorkuntza globalean be eztabaidagai diran zenbaiten inguruan izatea da proposamena.
Era askotako hogeita hamazazpi edizino ezagutu ditu Bertso Egunak (edo Bertsolari Egunak, bietara deitu izan jako eta) 1967an Uztapideri eskaini jakon haretatik hasita. Donostian eta San Sebastian Egunaren inguruan antolatu ohi da, bertako Udalaren babesaz, lehen KTE-ren bidez, orain Donostia Kulturaren bitartez.
Aurtengo Bertso Egunak hiru atal izango gaur Donostian egindako prentsaurrean zehaztu daben legez:
12:00etan, Bertsoa Kalez Kale Alde Zaharrean.
18:00etan, Bertso Bertsioa Kursaaleko Areto Nagusian. 21:00etan, afaria eta festa Martin Berasategi Kursaal jatetxean.
Bertso Bertsioa
Aurtengo Bertso Egunerako aukeratutako gaia definiduten erraza ez bada be, bertsolaritzeari eta bertsogintzeari lotuta dagozan zenbait kontzepturen eta egungo sorkuntza globalean be eztabaidagai diran zenbaiten inguruan izatea da proposamena. Honakoak litzatekez kontzeptuok (zenbait bikote antagonikoak dira berez eta beste zenbaitek ez dabe zertan izan): Bertsoa/bertsioa, orijinala/kopia, autentikoa/imitazioa, erreproduziblea/irreproduziblea, autoretza/jabetza konpartitua (copyright/copyleft), plagioa, aipuak… Kontzeptu orokorregiak emoten daben arren, bertsogintzeari jagokon kasuan be oso presente dagozala esan daiteke. Nitasuna, hau da, nor izatea edo holakoren imitatzaile izatea, adibidez, oso presente legoke. Edo beste hau: Nork sortzen dau? Posible al da sortzea aurreko erreferentziarik barik? Beraz, zein da sortzailea, ni ala gu?…
Azalpen labur honetatik saioa oso kontzeptuala izan daitekeela ondorioztatzerik badagoan arren, asmoa, bertsoan eta bertsolariakan oinarritutako saioa izatea da (ganerako elementuei uko egin barik: bideoa, musika, mugikorrak…). Eszenaratzeari buruz be bada zenbait ideia: partaideak, bertsolari zein gai-jartzaile, itzaletan mantenduz mikro aurrera joango diran arte (zenbateraino da garrantzitsua nork egiten dauen zer?). Nortasunik eta izenik be ez dabe izango, zenbakiz edo kolorez (barra-kodeen moduan) izango dira deituak eta publikoaren aurrean agertzen diranean izango dira identifikagarri.
Egitaraua
- Ekitaldi aurrekoak:
12:00-14:00 / 17:15-17:45
Ordua: 12:00-14:00
Lekua: Donostiako Alde Zaharra.
Bertsoa Kalez Kale: bertsolariak, soinujoleak eta zaleak.
- ‘Bertso Bertsioa’ ekitaldia
Ordua: 18:00-20:00
Lekua: Kursaaleko areto nagusian.
Bertsolariak: 20 bertsolari.
Gai-emoileak: 6 gai-jartzaile ezagun.
Kolaboratzaileak: Logela taldea.
Gidoia eta gaiak: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Josu Goikoetxea eta Xabino San Sebastian.
- Afaria eta festa Kursaalen
Ordua: 21:00etan
Lekua: Martin Berasategi Kursaal
Bertsolariak, trikitilariak…
Sarrerak
- Arrunta. Bazkideak <16 urte
Ekitaldia+afaria: 40 €. 30 € 25 €
Ekitaldia 15 € 10 € 5 €
Sarrera erreserbak: urtarrilaren 15etik 25era.
Non: 943-217798 / 943-314031 / www.bertsozale.com
Oharrak:
- Bertsozale Elkarteko bazkideek bakarrik egin ahal izango dabe ekitaldia+afarirako sarreren erreserbea urtarrilaren 15etik 19ra. Epe honetan, bazkide bakotxak bereaz gan, bazkide ez dan sarrera bat gehiago, edo eta 16 urtetik beherakoentzat beste bat hartu ahalizango du.
- Urtarrilaren 20tik 25era edozeinek egin ahal izango ditu erreserbak.
- Ekitaldirako sarrerak nahi aina erreserbau ahal izango dira lehen egunetik.
- Urtarrilaren 15etik 19ra egindako erreserba-txartelak, kontu korrontetik kobrau eta etxera bialduko dira postaz.
- Urtarrilaren 20tik aurrera egindako erreserbak leihatiletan jaso beharko dira.
- Gelditzen diran sarrerak egun berean jarriko dira salgai Kursaalen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!