Aratosteak Iñaki Iturriozegaz

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-01-31 11:26   Bertsolaritzea

Aratosteak gane-ganean doguzala, bertso-sorta bat heldu da Bizkaie!-ra. Iñaki Iturrioz Zuluaga dogu egilea. Bera izatez igorreztarra da, halan da be gazte-gaztetarik Zeanuritik zehar dabil. Zeaniztartu egin jakula esan geinke.

Aratosteak gane-ganean doguzala, bertso-sorta bat heldu da Bizkaie!-ra. Iñaki Iturrioz Zuluaga dogu egilea. Bera izatez igorreztarra da, halan da be gazte-gaztetarik Zeanuritik zehar dabil. Zeaniztartu egin jakula esan geinke.

Hogeita lau urteko bertsolariak BBK Sariketea irabazi eban 2003an Arratiako taldeagaz eta Bizkaiko Txapelketa Nagusian be ibili da, azkenekoan final-erdietara ailegau zalarik. Aurten be, bietan parte hartzeko asmoa dauka. Iñakik kazetaritza ikasketak akabauta, ikasketen jarraipena, doktoretza eta bertsolaritza klaseak tartekatzen ditu. Hona hemen berak Bizkaie!-rako egin dauen beharra:

Aratusteak, karnabal festa
jaiaren inauteria
herrian poza behar ebana
tristura hutse da ia
baina oraindik tertzioz gabiz
ikus dagigun egia
disfraz batean ezkutatzen dan
benetako aurpegia.

Legeen modek Madril aldetik
ia aurten zer dakarten
marra zuriak marra baltzakaz
jantzi arren ezin urten
nahiz badakigu, itxura ez da
izaeraren jarraipen
gu garen hori zetan ez izan
mozorro desberdin baten?

Aratusteak badatoz eta
festara dator sistema
indar bidezko alkandora bat
ei da guretzat onena
baina aukera oraindik bada
danona, herriarena
izan gaitezan gura doguna
ta ez ixten dauskuena

Baltzez jantzita dator gainera,
justizian izenean
alde bereko ideia danak
itxiz modu isilean
abertzaleok elkar gaitezan
orain arte lez kalean
itxurakeriz beterik dauen
guzurren karnabalean


Iñaki Iturrioz Zuluaga


Erniarraitz Sariketea

Zezeila hasi eta Erniarraitz sariketea ezin itxi aitatu barik. IV. edizinoa da aurtengoa. Zezeilaren 8a eta 29a bitartean jokatuko da. Hiru kanporaketa egingo dira: lehenengoa zezeilaren 8an, Azkoitiko Kultur Etxean egingo da gaueko 22:00etan. Kantari jardungo dabenak: Hodei Iruretagoiena (Zarautz), Oier Aizpurua (Zarautz), Jokin Sudupe (Azkoitia), Josu Oiartzabal (Azpeitia), Eneritz Artxetxe (Azkoitia) eta Silvia Etxaniz (Azkoitia) izango dira.


Bigarren kanporaketan barriz, Alaia Martín (Oiartzun), Maialen Velarde (Zumaia), Aitor Urbieta (Zarautz), Arnaitz Lasarte (Hernani), Lide Rekondo (Azkoitia) eta Tibalt Alberdi (Azkoitia). Zezeilaren 15ean Betharramistetan gaueko 22:00etan.

Hirugarren eta azken kanporaketan honakoak izango dira bertsolariak: Unai Gaztelumendi (Añorga), Beñat Iguaran (Villabona), Aritz Garin (Zizurkil), Maddi Gallastegi (Zumaia), Eneritz Arzallus (Errezil) eta Nekane Zinkunegi (Errezil). Zezeilaren 22an Errezilgo Borondegin gaueko 22:00etan.

Finala, barriz, 29an, Azpeitiko Gaztetxean egingo da gaueko 22:00etan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu