Jesus Alberdi Garbizu ‘Egileor’ bertsolari bergararra hil da

Bizkaie! 2008-03-03 10:49   Bertsolaritzea

Gaur, martiak 3, arratsaldeko 19:00etan egingo da Jesus Alberdi Garbizuren aldeko hileta eleizkizuna Bergarako Santa Marina parrokian.

1931ko urtarrilaren 6an jaio zan Bergarako Garbizu baserrian eta bart hil da Jesus Alberdi Garbizu bihotzekoak jota, 77 urte zituala.

Kantaera deigarri eta bereziaren jaubea, gazte garaian, eredu zituan Txapel, Zepai eta Uztapidegaz ibili zan kantuan, baita Basarri eta Loidisaletxegaz be; ondoren, Joxe Agirre eta Joxe Lizasogaz be entzun izan dogu bertsotan.

1962ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalistea izan zan eta 1964ko Gipuzkoako Txapelketan eta 1980ko Txapelketa Nagusian be parte hartu eban.

Astelehenean, martiak 3, arratsaldeko 19:00etan egingo da Jesus Alberdi Garbizuren aldeko hileta eleizkizuna Bergarako Santa Marina parrokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu