Astegoienean hasiko da 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2008-02-19 11:51   Bertsolaritzea

Arabako lurraldean eta esparru desbardinetan bertsolaritzea sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Arabako Txapelketearen helburu nagusiak.

Zemendiaren 23an, Laudion hasiko da ‘Sentitu, Gozatu, Astindu’ lemapeko Arabako Txapelketea. Gure sentiduten dogun hori gozau daigun, eta holan Arabako bertsozaletasuna astindu. Izan be, Arabako lurraldean eta esparru desbardinetan bertsolaritzea sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Arabako Txapelketearen helburu nagusiak. Horregatik, Arabako lurraldera ahalik eta gehien zabaldu asmoz, saioak eskualde desbardinetan egingo dira.

Bestalde aurreko urteko txapelketeagaz emondako salto kualitatiboagaz lortutakoa mantentzea eta sendotzea da aurtengo helburu zehatzetako bat, besteak beste, bertsozale kopurua, komunikabideetako oihartzuna...

Azken urteetako egitureagaz konparauta aldaketa txiki bat dakar 2008ko Txapelketeak, izan be, bertsolari kopurua hazten dagoala ikusirik, sailkapen fasea egin da aurten. Igaz finalerdietan parte hartu ebenak zuzenean joango dira kanporaketetara, eta beste guztiek urtarrilaren 11ko sailkapen fasean parte hartu behar izan eben. Hortik sailkatutako sei bertsolariakaz kanporaketak izango dira lehenengo, final-aurreak gero eta finala azkenik.

Kanporaketetara pasau dira sailkapen faseko lehenengo 6 sailkatuak gehi igaz finalaurrekoetan egon ziran 12 bertsolariak. Sailkapenaren arabera erabagita geratzen dira ordezkoak.

Finalaurrekoetara sartuko dira: kanporaketa-fase bakotxeko lehenengoa eta puntuazino ordenaz 9ra arte. Sailkapenaren arabera erabagita geratzen dira ordezkoak.

Finalera pasauko dira: final-aurre bakotxeko irabazlea eta beste guztiak puntuazino ordenaz. Sailkapenaren arabera erabagita gelditzen dira ordezkoak.

Epaimahaia Arabako Bertsozale Alkarteak izentau dau, holan, saio danetan baldintza bardinetan epaitzen dala ziurtatzeko. Aurtengo txapelketako epaileak ondokoak izango dira: Patxi Aizpurua, Xabier Ormaetxea, Ekaitz Elorriaga, Mirari Azula eta Felix Irazustabarrena.

Kanporaketak, aurreko urteko txapelketan legez afal osteko saioak izango dira. Afaltzera etorri gura dauenak kanporaketa jokatuko dan asteko eguaztena baino lehen izena emon beharko dau, araba@bertsozale.com-era e-mail bat bialduz edo 675707971 telefonora deituz.


Kanporaketak

- Zezeilaren 23an, Laudioko Basalarrina alkartean, 20:00etan. Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Juan Mari Juaristi, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Ander Solozabal eta Ekaitz Samaniego.

- Zezeilaren 29an, Lantziegoko Luis R upategian, 20:00etan. Bertsolariak: Asier Otamendi, Zigor Enbeita, Ruben Sanchez, Felipe Zelaieta, Alberto Martinez ‘Betto’ eta Jagoba Apaolaza.

- Martiaren 1ean, Aguraineko Zerua Jatetxean, 20:30etan. Bertsolariak: Oihane Perea, Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Beñat Goitia.


Finalaurrekoak

- Martiaren 9an, Gopegiko Kultur Etxean, 17:00etan. Aurrez aurre sei bertsolari.

- Martiaren 16an, Aramaioko Kultur Etxean, 17.00etan. Aurrez aurre sei bertsolari.


Finala

- Apirilaren 5ean,
Gasteizeko Principal Antzokian, 17:00etan. Sei bertsolari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu