Puntu bana Ipar Uribe eta Busturialdearentzat

Bizkaie! 2008-02-20 16:48   Bertsolaritzea

Igazko talde txapeldunak, Ipar Uribek lortu dau aurtengo sariketako lehen puntua.

Atzo hasi zan 2008ko Bertsolari Gazteen XVI. BBK Sariketea Igorren eta gaur bigarren saioa jokatu da Busturialdeko Arratzun. Atzo, zezeilak 19, egin zan lehenengo saioa Igorreko institutuko aretoan, Arratiko eta Ipar Uribeko taldeen artean, aretoa bete-bete egin eben ehun bat ikusleren aurrean. Saioa maila handikoa izan zan, puntuazinoak erakusten dauen moduan eta ikusleek oso ondo pasau eben. Ondokoak izan ziran kantau eben bertsolari gazteak eta lortutako puntuazinoak:

ARRATIA

IPAR URIBE

18 urte

arte

Illart Gumuzio
Irati Astondoa
Irati Bernaola

Imanol Uria
Maialen Markaida
Jone Uria

19-24 urte bitartean

Manex Sagarna
Joseba Bilbao
Iñaki Iturriotz

Arrate Illaro
Peru Vidal
Itsaso Paya

ARRATIA

IPAR URIBE

18 urte arte

148,--

175,--

19-24 urte

235,5

248,--

Danetara

383,5

423,--

Beraz, igazko talde txapeldunak, Ipar Uribek lortu dau aurtengo sariketako lehen puntua.

Bestetik, gaur jokatu da bigarren saioa, Busturialdeko eta Durangaldeko taldeen artean, Arratzuko Barrutialde ikastetxeko aretoan eta hemen be ehun bat ikasle batu dira. Lehiatu diran bertsolariak eta lortutako puntuazinoak honexek dira:

BUSTURIALDEA

DURANGALDEA

18 urte arte

Nagore Beitia
Inazio Vidal
Aitor Beitia

Ander Aldazabal
Aitor Urien
Miren Amuriza

19-24 urte bitartean

Amaia Aurrekoetxea Olatz Ibarluzea
Ander Elortegi

Jon Ander Urkiaga
Enea Pinillos
Eñaut Uruburu

BUSTURIALDEA

DURANGALDEA

18 urte arte

146,5

142,5

19-24 urte

217

219,5

Danetara

363,5

362

Beraz, sariketako lehen saio biak jokatu eta gero, puntu bana irabazita aurrea hartu daben taldeak Ipar Uribe eta Busturialdea dira.

Hurrengo aste bietan jokatuko dira sailkapeneko beste lau saioak, egutegi honen arabera:

Eguna

Taldeak

Lekua

Ordua

2008/02/27

DURANGALDEA - BILBOALDEA

Durango: institutua

11:30

2008/02/29

IPAR URIBE - LEA ARTIBAI

Derio: Txorierri BHI institutua

12:15

2008/03/04

LEA ARTIBAI - ARRATIA

Markina: Lea-Artibai ikastetxea

11:15

2008/03/05

BILBOALDEA - BUSTURIALDEA

Bilbo: Txurdinagako G. Aresti inst.

10:15

Finala, barriz, Bilboko Kafe Antzokian jokatuko da, martiaren 14an, barikuan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu