Asier Otamendi aurrera 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2008-02-25 14:34   Bertsolaritzea

Saioa nahiko erregularra izan zan eta, azkenean, Asier Otamendik, Juan Mari Juaristiren ordez kantau ebanak irabazi eban 155 puntugaz eta beraz zuzenean pasauko da finalerdietara.

Giro goxo eta alaian hasi dira aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak. Lehenengoa Laudion, Aiarako koadrila historikoan, egin zan zapatu gauean.

Berrogeita hamar persona ingurugaz Basalarrina alkartean afari ederra egin ostean, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Ander Solozabal, Asier Otamendi eta Ekaitz Samaniego bertsolariek, Lierni Altuna gai-jartzailearen gidaritzapean bertso saioari ekin eutsien.

Saioa nahiko erregularra izan zan eta, azkenean, Asier Otamendik, Juan Mari Juaristiren ordez kantau ebanak irabazi eban 155 puntugaz eta beraz zuzenean pasauko da finalerdietara; bigarren, 147 puntugaz Iñaki Viñaspre, hirugarren Serapio Lopez 143 puntugaz, laugarren, txapelketan lehenengo aldiz parte hartzen dauen, Ander Solozabal gaztea (140,5), bosgarren Izar Mendiguren laudiarra (137,5) eta seigarren Ekaitz Samaniego (137).

Datorren astegoienean jokatuko dira falta diran bi kanporaketak. Zezeilaren 29an, barikuan, Lantziegoko Luis R upategian. Kantauko dabenak Felipe Zelaieta, Alberto Martinez, Zigor Enbeita, Andere Arriolabengoa, Jagoba Apaolaza eta Juan Mari Juaristi izango dira Irati Lotinaren esanetan. Martiaren 1ean, barriz, zapatuan, Aguraingo Sarayola jatetxean Oihane Pera, Rikardo Gonzalez de Durana, Iker Agirre, Manex Agirre, Ruben Sanchez eta Beñat Goitia izango dira lehian Idoia Beitiaren agindupean. Bi kanporaketa honeekaz osotuko dira Aramaio eta Ondategin jokatuko diran finalerdiak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu