Ipar Uribe Bertsolari Gazteen XVI. BBK sariketako finalerako sailkatu da

Bizkaie! 2008-02-29 15:47   Bertsolaritzea

Ipar Uribe sailkatuta dago finalerako, egin dituan saio biak irabazi eta gero

Orain aste bi hasitako sariketa honetan, dagoeneko 4 saio izan dira eta gaurkoan Ipar Uribe eta Lea Artibai izan doguz aurrez-aurrez, Derioko institutuko areto nagusian.

Gaur aurkezlea Zuriñe Iarritu izan da eta epaimahaia hiru aditu honeek osotu dabe: Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Jose L. Basterretxea.

Saioaz gozetan 120 bat ikasle izan dira institutuko aretoan, euren lagunak eta ikaskideak animetan. Saioa goi mailakoa izan da, puntuazinoak erakusten dauen moduan. Ondokoak izan dira kantau daben bertsolari gazteak eta lortutako puntuazinoak:

IPAR URIBE

LEA ARTIBAI

18 urte arte

Imanol Uria
Maialen Markaida
Jone Uria

Nerea Ibarzabal
Elene Lejartegi
Xabier Iturraspe

19-24 urte bitartean

Arrate Illaro
Peru Vidal
Itsaso Paya

Garikoitz Salcedo
Pello Urionabarrenetxea
Xabat Galletebeitia

IPAR URIBE

LEA ARTIBAI

18 urte arte

168,5

168

19-24 urte

230,5

225

Danetara

399

393

Beraz, Ipar Uribe sailkatuta dago finalerako, egin dituan saio biak irabazi eta gero. Holan dago sailkapena multzo honetan:

“B” multzoa

Irabazitako saioak

Egindako saioak

1.

IPAR URIBE

2

2

2.

LEA ARTIBAI

0

1

3.

ARRATIA

0

1

Beste multzoan, barriz, dana dago datorren asteko azken saioaren pentzura, Bilboaldeak eta Durangaldeak jokatuko daben saioaren pentzura, hain zuzen, bardintasuna dalako nagusi eta hiru taldeetariko edozein izan daitekeelako bigarren finalistea. Orduan jakingo dogu zein taldek lagunduko deutson Ipar Uriberi Bilboko Finalean:

“A” multzoa

Irabazitako saioak

Egindako saioak

1.

DURANGALDEA

1

2

2.

BUSTURIALDEA

1

1

3.

BILBOALDEA

0

1

Ondokoak dira geratzen diran saioak:

Eguna

Taldeak

Lekua

Ordua

2008/03/04

LEA ARTIBAI - ARRATIA

Markina: Lea-Artibai ikastetxea

11:15

2008/03/05

BILBOALDEA - BUSTURIALDEA

Bilbo: Txurdinagako G. Aresti inst.

11:45

2008/03/14

FINALA

Bilbo: Kafe Antzokia

19:00

Kontuan izan finaleko sarrerea librea dala, bertsolari gazteek euren lagunen, etxekoen eta gura daben ikusle guztien berotasuna sentidu daien. Betiko moduan, final bizia eta polita izatea itxaroten dogu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu