Plazatik Gaztetxera 2007
2007-05-07 02:00 BertsolaritzeaAste honetan bertan, maiatzaren 11n, barikuan izango da lehenengo kanporaketea Debako Gaztetxean. Saioa gaueko 22:30etan izango da.
'Alperrak sobra eta langileak falta'
2007-05-02 02:00 BertsolaritzeaMiren Amuriza bertsolari gaztearen hiru bertso daukazuez aurrez aurre. Maiatzaren bata, Langileen Eguna izanik, aukera ona ikusi genduan Miren Amurizari horren ganeko bertso-idatzi batzuk eskatzeko.
Udabarriko XXIII. Bertso Saioak: apirilaren 27tik maiatzaren 19ra
2007-04-23 02:00 BertsolaritzeaSantutxuko Bertso Eskoleak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak alkarregaz antolatzen daben ‘Udaberriko Bertso Saioak’ jaialdiaren XXIII. edizinoa osogai barritzaile bategaz abiatuko da: hiru emakumek kabareta eta bertsolaritzea buztartuz antolatu daben umorezko ekitaldiagaz.
Oihane Perearentzat Arabako txapela
2007-04-23 02:00 BertsolaritzeaUrte askotan bigarren geratu ondoren (2002an, 2004an, 2005ean eta 2006an), Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) izan zan onena eta berak irabazi eban Arabako txapela.
Sariketa, bertsopaper eta enparauak
2007-04-12 02:00 Bertsolaritzea XXXVII. Osinalde sariko finalean ondokoek kantauko dabe: Aitzol Barandiaran ataundarrak, Alaia Martin oiartzuarrak, Ander Lizarralde eta Arkaitz Oiartzabal oiartzuarrak, Beñat Gaztelumendi añorgarrak eta Uxue Alberdi elgoibartarrak.Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia
2007-04-02 02:00 BertsolaritzeaDatozen lau urteetarako egitasmoak onartu ditu orain Bertsozalek: orain arteko ibilbidea berretsi eta bide beretik jarraitzeko asmo sendoa gailendu da, bertsolaritzearen proiektua bertsolarien sormenean, bertso eskoletan ardaztutako transmisinoan eta ikerkuntza jarraituan oinarrituz.
Ipar Uribe nagusi Plateruenan
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaBusturialdeari 15 puntutik gorako aldea atarata, Ipar Uribe nagusitu zan barikuan jokatutako Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketan.
Oihane Perea nagusi Aramaioko finalerdian
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaOihane Perea gasteiztarra izan zan atzo, Aramaioko Kultur Etxean jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdiko irabazlea. Ofizioko lanean erregulartasunez eta fin ibili zan, eta kartzelakoan, egindako lana biribildu eban. Pereaz gan, Otamendi eta Juaristi ziran hautagai nagusiak eta ez eben hutsik egin.
Bosgarren txapela Xabier Silveirarentzat
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaAstegoienean, zapatuan Elizondon finala jokatu, irabazi eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa gehien irabazi dauen bertsolaria da Xabier Silveira lesakarra, honezkero bost jantzi ditualako, azken laurak bata bestearen atzetik.
Abian da GR-12
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaHamabi herritako bertsolari eta bertsozaleak batuko ditu aurten, eta martian hasi eta garagarrilean amaituko da. Plaza gitxi egiten dituen bertsolariei aukerea emotea eta herrietako bertso-eskoletara jente barria erakartea ditu helburu egitasmoak.
Gipuzkoako Bertso Eskolen III. Eguna martiaren 25ean Oñatin
2007-03-23 01:00 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertso Eskolen III. Eguna ospatuko da domekan honetan, martiak 25, Oñatin, Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak iragarri dauenez. Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, ordu horretan alkartuko baitira parte-hartzaile guztiak Oñatiko plazan.
Bizkaiko Bertsolari Gazteen IV. Jaia Otxandion martiaren 24an
2007-03-23 01:00 BertsolaritzeaZapatu honetan, martiaren 24an, Bizkaiko Bertsolari Gazten IV. Jaia ospatuko da. Urteroko moduan, Bizkaiko herri txiki bat aukeratzen da egun osoan, bertso giroan ondo pasetako asmoagaz eta aurten, Otxandion alkartuko dira bertsolariak.
Zigor Enbeita nagusi Zigoitian
2007-03-20 01:00 Bertsolaritzea Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre izan ziran bigarren eta hirugarren, puntuetan bardindutaZigor Enbeitak irabazi eban pasa dan domekan Zigoitian izandako Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdian. Saio erregularra eta ia akatsik bakoa osotu eban bertsolari izarrarrak eta bost punturen aldea atara eutsen Iñaki Viñaspre eta Manex Agirreri.
Busturialdea eta Ipar Uribe aurrez aurre Plateruenan
2007-03-15 01:00 BertsolaritzeaHonezkero ebatzi da nortzuk jokatuko daben aurtengo Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea. Talde bakotxak saio bi eginda gero Busturialdekoak eta Ipar Uribekoak izan dira euren multzoetan irabazle.
XXXVIII. Osinalde Saria
2007-03-09 01:00 Bertsolaritzea Mariaren 10ean lehen kanporaketea Ordiziako Argi Berri alkarteanBertso saio, sariketa eta txapelketetan oparoa dan sasoian, Osinalde Saria klasikoen artean dogu, aurten 38. edizinoa beteko dau eta.
Arratia eta Lea Artibai BBK Sariketatik kanpo
2007-03-07 01:00 BertsolaritzeaBusturialdearen (366 puntu) kontra Lea Artibaiko taldeak (343 puntu) galdu eta Durangaldearen (384 puntu) eta Arratiaren (346,5 puntu) arteko lehian, Durangaldea nagusitu ostean, finalistak datorren astean egingo diran saio bietako irabazleak izango dira.
Etxabe, Perea eta Agirre aurrera Nafarroa eta Arabako txapelketetan
2007-03-05 01:00 BertsolaritzeaJoxe Juan Zubieta ‘Etxabe’-k Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu dau astegoienean Goizuetan jokatutako bigarren finalaurrean.
Arabako Txapelketan, barriz, Oihane Perea eta Manex Agirre finalaurreetarako sailkatu dira.
Bilboaldeak eta Ipar Uribek saio bana irabazi dabe Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketan
2007-02-28 01:00 BertsolaritzeaLehen saioan, Lea Artibaik 362,5 puntu lortu ebazan eta Bilboaldeak, barriz, 363,5.
Arratia eta Ipar Uriberen arteko lehian Ipar Uribeko taldeak 380 puntu lortu dauz eta Arratiak, barriz, 368,5.
Aitzol Barandiaranek irabazi dau VI. Abra Saria
2007-02-26 01:00 BertsolaritzeaLehenengo zatian, Odei Barrosok eta berak lortu eben puntu gehien eta biak pasau ziran bigarren zatira. Hor, Barandiaran ataundarrak Barrosok baino puntu gehiago lortu ebazan, bertsolari bien lana goraipatzekoa izan arren.
Iñigo Olaetxea nagusi Etxarri Aranazeko saioan
2007-02-26 01:00 BertsolaritzeaSaio ederra izan zan Etxarri Aranazen jokatutakoa eta Iñigo Olaetxeagaz batera, bigarren sailkatuak be, Jon Barberenak be finalean kantetako aukerea izango dau segurutik.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz