Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXV. Bertsolari Txapelketeak gaur ekingo deutso ibilbideari
2008-04-29 12:18 BertsolaritzeaApirilaren 29an hasi eta bagilaren 5ean amaituko da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea. Arlo bitan banatzen da lehiaketea: arlo idatzia batetik eta bat-batekoa bestetik.
Bestalde, BIZKAIKO LOREAK txapelketako bertsoen liburua argitaratu dau Ikastolen Alkarteak.
Apirilaren 29an hasi eta bagilaren 5ean amaituko da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea. Arlo bitan banatzen da lehiaketea: arlo idatzia batetik eta bat-batekoa bestetik. Zazpi kanporaketa eskualdeka jokatu ostean, Gernikan izango da idatzizkoen finala, maiatzaren 16an. Gero, edadearen araberako hiru kanporaketaren ondoren, bat-bateko finala Bilboko Indautxuko El Carmen aretoan izango da, bagilaren 5ean.
Hogeta bosgarren edizinora ailegau da aurten Bizkaiko Ikastolen Alkarteak antolatzen dauen Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea. 'Urtean-urtean bertsolari gazteak agertoki ganera ekarri dituan gune dotorea da maiatz-bagiletan jokatzen dan lehiaketea. Ikasturtearen joanean egindako lanaren erakusgarria', dinoe antolatzaileek.
Egun Bizkaiko bertsolaritzan plazan dabilzan bertsolariak txapelketa hau dabe oinarri euren lehenengo pausuetan, Ikastolen Alkarteak ikastoletan eta ikastetxeetan bertsolaritza arloan egindako lanaren ondorio beti be.
Hona hemen aurtengo egutegia:
Idatzizkoaren kanporaketak:
- Apirilaren 29an, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan.
- Maiatzaren 6an, Durangoko Kurutziaga ikastolan.
- Maiatzaren 7an, Gernikako Seber Altube ikastolan.
- Maiatzaren 8an, Trapagarango Itxaropena ikastolan.
- Maiatzaren 9an, Amorebieta-Etxanoko Andra Mari ikastolan.
- Maiatzaren 12an, Bilboko Abusu ikastolan.
- Maiatzaren 13an, Mungiako Larramendi ikastolan.
Ordua: saio guztiak arratsaldeko hiruretan, Trapagarangoa izan ezik, 14:30ean izango baita.
Idatzizkoen finala:
Maiatzaren 16an, Gernikako Seber Altube ikastolan, 17:00etan. Sariak Kultur Etxean banatuko dira 17:30ean.
Bat-bateko kanporaketak:
- Maiatzaren 21ean, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 14 urtera artekoak, 15:00etan.
- Maiatzaren 22an, Markinako Kultura aretoan, 15-16 urtekoak, 15:00etan.
- Maiatzaren 23an, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan, 17-18 urtekoak, 15:00etan.
Bat-batekoen finala:
Bagilaren 5ean, Bilboko Indautxuko 'El Carmen' aretoan, 11:00etan.
BIZKAIKO LOREAK txapelketako bertsoen liburua argitaratu dau Ikastolen Alkarteak. 1999tik 2005era jokatutako bat-bateko finaleko bertsoak hartzen dituan alea da. Liburua ataletan banatuta dago, txapelketea bera banatuta dagoan eran, hau da, edadearen araberako taldeetan banatuta badago txapelketea, holan sailkatu dira bertsoak liburuaren barruan. Bertsolari gazteen argazkiak be badagoz liburuan bertsoen lagungarri eta bertsolarien erreferentzia grafikoa eginez.
Lana ikastetxeetan zabalduko da, erabilpen didaktikoa izan dagian. Eta, erabilpen didaktikoaz ganera, balio dokumentala be badauka, bai ikerketetako materialtzat bai oroitzapentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!