Jentilen X. Kopla-Paper Lehiaketea: saridunak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-04-30 12:53   Bertsolaritzea

Aurten Iñaki Iturrioz zeaniztarrak eta Zeanurira ezkonduak eroan dau lehenengo saria. Igorreko Lasarte aretora inguratu ziran bertsozaleak izan ziran koplok ikusten lehenengoak. Iñaki Iturriozek ‘Zazpigez’ kopletan, zazpi egoera aurkezten deuskuz: zazpi egoera zazpi andragaz.

Aurreko astean esan neutsuen Jentilen X. Kopla-Paper lehiaketea ez genduala ahaztuko. Honezkero badakigu zeintzuk izan diran kopla-sorta irabazleak. Hori baino lehenago baina, lehiaketa honen ibilbide zabala ezin geinke aitatu barik itxi.

Hamargarren edizinoa da aurtengoa eta beste horrenbeste egitea baino ez dogu espero. Bertatik, hamaika kopla eder urten dalako. Berbarako, Iñaki Aurrekoetxearen eta Arkaitz Estiballesen kopla-sorta gogoangarriak; kanta bihurtuta be entzun izan doguz Mikel Urdangarinen musikeagaz. Eñaut Intxaurraga zeaniztarrak eta Moises Enbeitak edo Abel Enbeitak be badakie zer dan lehiaketa honetan kopla galantak egitea. Igaz, Josu Goikoetxearen sorta ederra be irakurri ahal izan genduan Bizkaie!-n. Izen horreek beste askoren artean. Orain artekoa nagusien atalekoa izan da, izan be, umeek eta gazteek be badaukie euren lekua lehiaketan.

Hau guztiau, Arratiako bertso-eskolearen ahaleginaren ondorioa da. Ez ditualako ahaztu gura izan Arratian hain garrantzitsuak izan diran koplak. Urterik urte egiten dan behar hori eskertzekoa da benetan be. Euren beharragaz eta Igorreko ‘Batz’ enpresearen laguntzinoagaz, urtero-urtero aurrera doa bertso-lerro eta ahapaldietan laburra baina tradizinoan luzea dan koplagintzea.

Aurten Iñaki Iturrioz zeaniztarrak eta Zeanurira ezkonduak eroan dau lehenengo saria. Igorreko Lasarte aretora inguratu ziran bertsozaleak izan ziran koplok ikusten lehenengoak. Iñaki Iturriozek ‘Zazpigez’ kopletan, zazpi egoera aurkezten deuskuz: zazpi egoera zazpi andragaz. Ibilbide hori borobiltzeko, lehenengo eta azkeneko koplak erabili ditu. Hor joatsuez:

1. Nire erregin urdine
lortu gurean ezine
Zazpi eratan marraztuko dot
egindako ahalegine.

2. Presentau zan ikasle lez
"nire izena da Ines"
baina izena eta izana
biak eukazan hak "in" ez.

3. Bigarrena Dimekoa
etxerako modukoa
berbaz gehiena emongo eban
eta ohean lepoa.

4. Hirugarrena neurrien
hobarik ez zan herrien
liburuekaz besapean ta
lapikoak lohi arrien.

5. Laugarrena interneten
“nik asko zaitut maitatzen”
esaten eustan ordeñadorak
baina ez neban sinesten.

6. Neskato kuzkur polita
bentanapean harrika
aita aguazilek urten orduko
eskapau neban korrika.

7.- Seigarrenaren jokoan
urratu nintzan atoan
euskeraz asko ez ekien ta
nik be erdaraz justoan.

8. Baserritar baldragasak
botin azpien basatzak
ortuen gixti eukanez neuk
emon behar kalabazak.

9. Zazpi nesken egarrie
ahaleginen etorrie
ekine ona baina ezine
zein dogun baragarrie!

Jentilen Kopla-Paper lehiaketan ebatziak hartzearen ardurea Ibon Iza, Jose Ramon Arbe eta Kepa P. Urraza epaileena izan da. Bigarren saria Abel Enbeitarentzat izan da ‘Goizero’ koplakaz. Hirugarren saria, barriz, bere anaia Moises Enbeitarentzat ‘Krepuskulue’ koplakaz. Kopla horreek hurrengo baten ikusi ahal izango dozuez hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu