‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, Herrien arteko III. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2008-04-28 12:53   Bertsolaritzea
Izena emoteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Ondoko helbidea erabili: berbaprobak@gmail.com

Herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 10ean Herrien arteko III. Berba Probak egingo dira. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen hirugarren edizinoa da aurtengoa.

Herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 10ean Herrien arteko III. Berba Probak egingo dira. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen hirugarren edizinoa da aurtengoa.

Ekimenaren helburuak honako honeek dira, besteak beste: bertoko euskerea lantzea eta bultzatzea; esakuneak erabilteko eta bertsoetarako zaletasuna biztutea, herrien arteko lehia-giro ona eta jatorra sortzea jai giroan jente euskaltzalearen artean; eta, euskal kulturearen aldeko herritar, erakunde eta alkarteak batzea alkarlanean. Orain artean honeek izan ditue laguntzaile: Taket bertsolari alkartea, Ahaire kultur alkartea, Zenbat Gara kultura alkartea, herriko zenbait merkatari, Ipar Kutxa, Mungiako Udala eta Jai Alai Taberna.


Prozedurea

Mungialdeko herriei zuzenduta egon arren, beste edonongo jentea animau ezkero, pozik hartuko dabe eta giro ederrik ez jako faltako.

Herri bakotxetik gura dan beste taldek emon leikie izena. Taldeak hiru lagunekoak dira. Lagun horreek ibilbide bat egiten dabe bertsolariakaz batera herrian zehar tabernarik taberna (igaz 13 talde egon ziran eta herri batzuetatik talde batek baino gehiagok emon eban izena -Jatabe, Mungia, Laukiz, Arrieta, Urduliz, Leioa eta Fruiz-. Horregaitik, ibilbide bi antolatu ziran herrian; batean 6 talde eta bestean 7).

Goizeko 11:00etan batuko dira danak Mungiako Foruen plazan eta bertan egingo dabe taldeen zozketea ibilbide desbardinetarako. Talde bakotxak bere ibilbideari ekingo deutso, parte-hartzaileak, lagunak, epaileak; eta trikitilari eta pandero-joleak bidea alaitzeko.

Taberna bakotxean bertsolariek bertso bana botako deutse talde guztiei eta taldeetako lagunek igarri egin beharko dabe bertso horri ondo joakon esaera zaharra, aldez aurretik emondako esakuneen zerrenda gogoratuz (zerrenda hori ezin da aldean eroan txapelketea dan artean).

Taldeko bozeroaileak esakunea papelean agertzen dan modu-moduan esan behar dau; bestela, ez dau punturik lortuko. Asmau ezean edota aldatuta esan ezkero, errebotean txandea hartuko dau beste talde batek. Horren arabera emongo ditue puntuak zeregin horretarako berenberegi aukeratutako epaileek.

Bazkalaurrean puntuen batuketea egingo da eta ibilbideetako talde irabazleak zeintzuk diran esango da.


Bazkaria eta bazkalostea

Orain urte bi, Matxin txokoak eskaini eutsen euren txokoa taldeei, baina jente askok emon eban izena eta txiker lotu jakela dinoe antolatzaileek. Igaz Mungiako Udalak itxi eutsen Andra Mari karpan antolatu eben bazkaria. Aurten be halan izango da, 20 euroan bazkaltzeko aukerea izango dau gura dauenak (aldez aurretik hartu behar da tiketa Mungiako Jai Alai tabernan). Bazkaritan dagozan bitartean Zenbat Gara alkarteak erregalautako astegoien baterako egonaldia zozketatuko da lagun birentzat.

Arratsaldean finala antolatuko da: proba fisikoak eta berbazkoak (esakuneak edota bertsoak osotu; zaku lasterketea…) eta txapel jaurtiketa lehiaketea. Horren ostean, irabazleentzako sariak banatuko dira: handik aurrera, gura dauenak gau-jaia egiteko erea izango dau Mungian zehar. Aurten, ganera, erromeria antolatuko da Andra Mari karpan bertan. Bazkarian egon ez diranek be erea izango dabe, horretara, jai girora batzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu