www.bertsoa.com webguneak 100.000 sarreratik gora izan ditu lehenengo urtean
2008-01-16 17:36 Bertsolaritzea2007ko urtarrilaren 18an plazaratu zan www.bertsoa.com bertso-plaza digitala, plazaz plazako bertsogintzea eta informazinoa batzen dituan lehenengo agerkari digital tematikoa. Arlo bi horreez gan, agendea, bertsolarien fitxak, argazkiak, gogoeta foroa eta beste hainbat aukera be eskaintzen ditu.
Urte zahar, urte barri
2008-01-11 11:43 BertsolaritzeaHamaika saio eta txapelketa itxi doguz atzean. Hainbat lagunen bertso idatzi eta alkarrizketak be bai. Bizkaie!-tik gogotsu jarraituko dogu bertsoari bere lekutxoa egiten. Hilebete be ez da pasau Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zanetik eta berton dogu Bizkaiko Txapelketea. Aurten be, bertsoz josiko doguz geure orriak. Urte barri on danori!
Hamaika Bertute. Lehen urteurrena
2008-01-10 10:56 BertsolaritzeaHamaika Bertute proiektuak urtebete bete dau honezkero: 50 bertsolari plazarik plaza eta 170 saiotik gora izan dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Urteurrena ospatzeko goizeko 11:00etan hasiko dan egun osoko jaia antolatu dabe urtarrilaren 12rako, Durangon.
Aitor Mendiluzek irabazi dau Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea
2007-12-17 10:33 BertsolaritzeaBeñat Gaztelumendi donostiarra izan da txapelketako ezustea. Hogei urteko gaztea bigarren sailkatu zan. Atzetik, Jon Martin izan zan hirugarren, Jon Maia laugarren, Jexux Mari Irazu bosgarren, Aitor Sarriegi seigarren, Unai Agirre zazpigarren eta Iker Zubeldia zortzigarren.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera 8.500 lagun hurreratzea espero dabe antolatzaileek
2007-12-12 11:30 BertsolaritzeaFinalerako sarrerak eguenera arte arte egongo dira eskuragarri ohiko saltokietan eta www.gpuntua.com webgunean.
Sarriegi buru dauen zortzikotea Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaren zain
2007-12-03 13:27 BertsolaritzeaAitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi dira abenduaren 16an, Donostian jokatuko dan finalean kantauko dabenak.
Bertsotan zemenditik abendura
2007-11-30 15:47 BertsolaritzeaZemendian eta abenduan badagoz boligrafoa hartu eta egutegian borobil inperfektu bategaz inguratzeko moduko egunak.
Jon Maiak be Ilunbeko final handian kantauko dau
2007-11-26 11:42 BertsolaritzeaAstegoienean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatutako bigarren finalerdian, Jon Maiak lortu eban Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantetako zuzeneko txartela 1.300 bertsozaleren aurrean.
Gerra garaiko Uribe Kostako bertsolariak omenduz saio berezia Getxon
2007-11-22 18:13 Bertsolaritzea‘Omenaldiak aurreko belaunaldietako bertsolariei euren prestigioa itzuli nahi deutse, beren garaian, bertsolaritzea, gure kulturearen beste adierazpen asko bezela, mespretxatuak izan ziralako’ azaldu dau Fredi Paia bertsolariak prentsaurrekoan.
Jon Martin finalera
2007-11-19 14:59 BertsolaritzeaEskoriatzan astegoienean jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan, Jon Martin oiartzuarrak irabazi eban zuzeneko txartela eta Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre gertu izango dira, puntuazinoaren arabera behintzat.
G puntua berbagai Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdigaz
2007-11-15 14:54 BertsolaritzeaUxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendigaz ibili gara berbetan. Biak be, zeresan handia dabe Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Saio ederrak egin ditue eta euren kanturako segurtasunak dinosku ez dala kasualidadea izan.
Euskerea sustatzeko akordioa sinatu dabe Bertsozale Elkarteak eta Jaurlaritzeak
2007-11-08 10:45 BertsolaritzeaBertsozale Elkarteak transmisinoan (bertso eskolak), ikerkuntzan eta komunikazinoan lan egingo dau batez be. Horretarako, 126.111 euro jaso ditu Jaurlaritzatik.
Tolosan Aitor Mendiluzek irabazi ostean, finalaurreetako 18kotea zehaztu da
2007-11-06 13:48 BertsolaritzeaFinalaurreen atarian, 1.300 lagunetik gora batu ziran Tolosako Usabal Kiroldegian eta azkenean, hiru bertsolari sailkatu dira saio horretatik: Mendiluze, Maia eta Gaztelumendi. Mendiluzek, gainera, final laurenetako puntuazinorik altuena lortu dau.
Amaia Agirre eta Aitor Sarriegi aurrera Gipuzkoako Txapelketan
2007-10-29 18:05 BertsolaritzeaAmaia Agirre eta Aitor Sarriegi, zuzenean aurrera doaz eta Iker Zubeldiak eta Iñaki Zelaiak be aukera asko ditue Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurreak jokatzeko.
Natxituarrak Urriko Azken Astelehenari kantari
2007-10-24 17:43 BertsolaritzeaNatxituko Bolatokian baina, hamaika gazte ikusi doguz gogotsu. Xabier Enbeita gidari dala Natxituko bertso-eskolea begien aurrean daukagu: Xabier bera, Ander, Arano, Markel, Iker, Dani, Iratxe, Irati eta Imanol bertako bertsolariak dira. Halanda be, Amorototik Alex batu jake, Lekeitiotik Toko, Gernikatik Ander Unda eta Jon Telletxea Ibarrangelutik.
Jexux Mari Irazu eta Uxue Alberdi finalaurrekoetara
2007-10-22 13:16 BertsolaritzeaJexux Mari Irazu eta Uxue Alberdi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan dagoz honezkero eta Sukia oriotarrak eta Jon Martinek eta Unai Muñoak be aukera handiak ditue aurrera egiteko.
'Gu ta Gutarrak', aurrekoetan baino bertsolariago
2007-10-16 15:16 BertsolaritzeaBertsoak eta musikea buztartzen ditue orain be baina aurreko alkarlanetan egindako ibilbideaz hausnartu eta gero, zeozer bertsolariagoa egin behar ebela izan zan ataratako ondorio nagusia: bertsoak izan behar eban protagonista nagusia, musikea bertsoaren indargarria eta bapatekotasunak emonaldiaren parte garrantzitsua.
Aurten bertsolaritza klaseak DBHko lehenengo ziklora zabaldu ditue Getxon
2007-10-11 19:48 Bertsolaritzea 2.366 ikaslek izena emon dabe euskal dantza, kanta eta bertsolaritza klaseetarakoLehen Hezkuntzako D ereduan ikasten daben 5. eta 6. mailetako eta DBHko lehenengo zikloko 372 ikaslek bertsolaritzea ikasiko dabe aurten, hain zuzen be bertso teknikak, historia, jentaurreko jardunerako teknikak, bat-bateko bertso-jardunerako bidean jartea eta bertso kulturaz jantzi eta bertsozaletzea. Kasu honetan ganera lehenengo aldiz, eta ikasleek eurek eskatuta, bertsolaritza klaseak DBHra be zabaldu dira.
Lilibertso ekimena jarri dabe martxan Gernikan
2007-10-11 15:15 BertsolaritzeaLagun artean bertsotan ibilten zarienok, parrandatan loratzen zarien bertsolariok, bertso saioetara publiko legez joaten zarienok edo bertso munduan aspalditik zagozanok batu ahal izatea da ekimenaren helburua, orain arte ez baita horretarako aukera lar egon. Zitea astelehenetan, 18:30etatik 20:30tara, Astra Gaztetxean izango da.
Sailkapen fasea amaituta, 30 bertsolari final laurenak noiz hasiko zain
2007-10-08 14:38 BertsolaritzeaElgeta, Getaria, Ataun eta Errenteria izan dira sailkapen faseko azken saioak eta honezkero, 23 bertsolari Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurenetan dagoz. Honeei, orain lau urteko 7 finalistak gehituko jakez: Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Amaia Agirre, Ekaitz Goikoetxea eta Iñaki Gurrutxaga.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz