Amets Arzallusentzat Iparraldeko txapela

Bizkaie! 2008-11-17 10:13   Bertsolaritzea

Amets Arzallus eta Sustrai Colinaz gan, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Odei Barroso Euskal Herriko Txapelketara

Ipar Euskal Herriko lehenengo Bertsulari Xapelketaren finala Donibane-Lohizuneko Jai-Alai frontoian jokatu da astegoienean 1500 bat bertsozaleren aurrean.

Unai Iturriagak irabazi dau Zaldibarren txapelketako bosgarren eta azken kanporaketea

Bizkaie! 2008-11-10 09:48   Bertsolaritzea

Zaldibarko frontoira hurreratu ziran 600 bertsozaleren aurrean, saioko irabazlea eta zuzenean finalaurrekoetara sailkatzen dana Unai Iturriaga da. Zaldibarko saioan 453,5 puntu batu ditu.

'Lau oinak emonda' argazki erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2008-11-03 11:56   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bilboko Udaleko Euskara sailak antolatutako saio osogarrien barruan, argazki erakusketa berezia izango da astelehenetik aurrera Zazpi Kaleetako La Bolsa eraikinean.

Miren Amurizaren estreinaldi zoriontsua

Bizkaie! 2008-11-03 10:08   Bertsolaritzea

Txapelketan lehenengoz kantau eta Miren Amuriza berriztarrak irabazi dau Larrabetzun Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketea eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara.

Amaia Uribegaz barriketan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-10-31 13:40   Bertsolaritzea

Oraingoan, honezkero ia bertsozale guztioi ezaguna egiten jakun neskato bategaz natortzue. Lehendik oholtza ganean ikusi ez dozuenok, albistegietan ikusiko zenduen edo azken aukera legez, horretan barria dan ezkero, Hitzetik Hortzera programea aurkezten domekero.

Oihana Bartrak irabazi dau Muskizen txapelketako hirugarren kanporaketea

Bizkaie! 2008-10-27 09:53   Bertsolaritzea

Muskizeko Meatzari aretoan, 220 bertsozaleren aurrean kanporaketea irabazi eta zuzenean sailkatu da bilbotarra Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako.

Bertsoak gogora ekarriaz

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-10-21 11:38   Bertsolaritzea

Txapelketetan, baten baino gehiagotan mendiagaz lotutako gaiak entzun ahal izan doguz. Hona hemen, bada, Jon Lopategik eta Maialen Lujanbiok gai horren inguruan kantauko hiruna bertso. Lopategik, 1989ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian kantau zitua; Lujanbiok, barriz, 2001koan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Igor Elorza zuzenean finalaurrekoetara

Bizkaie! 2008-10-20 10:58   Bertsolaritzea

Zeanuriko frontoian 300 bertsozale batu ziran. Nabarmentzekoak Algortako Bertso Eskolako bertsolari biak (Arrate Illaro eta Itsaso Paia) animetan hurreratutakoak. Bertsolari txalotuenetakoak izan ziran.

'Hitzetik Hortzera' barria ETB-3n

Bizkaie! 2008-10-17 11:33   Bertsolaritzea

'Hitzetik Hortzera' saioaren denporaldi barria barrikuntzez ganezka dator, izan be, aurkezle barria eta emisinorako kate barria ditu. Sortu barri dan ETB-3 katean izango da saioa ikusgai eguenetan gaueko 21:30etik aurrera eta Amaia Uribe izango da aurkezlea.

Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek irabazi dau Mendexako kanporaketea

Bizkaie! 2008-10-13 11:00   Bertsolaritzea

Zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioko irabazlea eta zuzenean finalaurrekoetara sailkatzen dana Eneko Abasolo 'Abarkas' da. Mendexako saioan 392,5 puntu batu zituan atzo.

IBertsu, Iparraldeko Txapelketearen tenorea!

Bizkaie! 2008-10-08 18:16   Bertsolaritzea

Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak azken urteetan egindako lanari esker aurten, lehen aldikoz, Iparraldeko Xapelketea antolatuko da. Udagoien honetan hamasei bertsolari lehiatuko dira hiru kanporaketatan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bota bertsoa!

Bizkaie! 2008-10-06 15:48   Bertsolaritzea

'Bota'. Lelo horregaz jatorku gaur aurkeztu daben Bizkaiko Bertsolari Txapelketea. Oinarrian, txapelketeak orain dala bi urteko egitura bera izango dau baina aldaketa nabarmen bi izango dira: txapeldunari txapela BFAko ordezkari batek jantzi beharrean Jon Azpillagak jantziko deutso eta finala, Euskalduna Jauregian izan beharrean, BECen izango da, abenduaren 20an.

3Dibertsotan eta Arabako Errioxako koplak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-09-29 11:38   Bertsolaritzea

Bizkaie!-ko orriak zoli-zoli leiduten dozuezanok jakingo dozue ondotxo be, Bizkaiko Bertsolari Txapelketea hasi baino lehenago, badagoala bertsoagaz olgetako proposamen arloa.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Udagoienean bertsoz jantziko da Bilbo

Bizkaie! 2008-09-10 18:26   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak, Bilboko Udaleko Euskera Sailaren laguntzinoagaz hainbat saio berezi antolatu ditu udagoien-negu parterako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko Bertsozale Elkartea Arabako Errioxan zehar

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-09-08 13:07   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dau bere kide eta laguntzaileen arteko urteerea. Irailaren 6an, zapatuan, egin dabe aurtengoa. Neu be konbidauta egon naz eta Bizkaie!-ko orrialdeetan horren barri emotea izan da nire asmoa.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bertsolaritzeak egungo gizartean egin leikezan ekarpenak aztergai Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2008-08-26 14:16   Bertsolaritzea

Abuztuaren 28an eta 29an, Donostiako Miramar Jauregian izango dan hitzorduan, 'Denpora jakinean egin beharreko jentaurreko sormen lana: arrakastearen gakoak' izeneko ikastaroan bertsolaritzeak egungo gizartean egin leikezan ekarpenak azaldu eta eztabaidatuko dira.

Faustino Etxebarria bertsolaria joan jaku

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-08-25 10:42   Bertsolaritzea

Faustino Etxebarria Gogenola bertsolari eta idazle dimoztarra barikuan zendu zan Galdakaon. Bizimodu luzea eta oparoa izan da Faustinorena. 1917an Diman jaio zan Etxenagusia baserrian, Indusi kofradiako Zamakola auzoan.

Zeanuriko Andra Mariak Iñaki Iturriotzegaz

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-08-21 16:14   Bertsolaritzea

Lehenago be ekarri izan doguz Bizkaie!-raino bertsolari gazteen bertsoak. Horreetako bertso asko egun seinalatuen ganekoak izan dira ganera. Berbarako, laster bueltan etorriko jakun urriko azken astelehen gernikarra. Aratosteak be ekarri doguz orriotaraino, udako opor-egunen kronikaren bat be leidu ahal izan dogu bertsoz...

2002, 2004 eta 2006ko bertsoak gogoan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-07-24 11:44   Bertsolaritzea

Aurreko artikulu baten gero arte esaten geuntsan Bizkaiko Bertsolari Txapelketeari. Urri bigarrenerarteko tarte hori luzea egingo jako bertsozale askori. Artikulu hau bertsozale horreei zuzenduta dago batez be. Lasaigarri baten eragina eukiko dauelakoan, hemen dozuez azkeneko Bizkaiko Bertsolari Txapelketetako finaletako ofizio batzuk.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jazza eta bertsolaritzea lehen aldiz buztartuko dira Donostiako Jazzaldian

Bizkaie! 2008-07-11 12:56   Bertsolaritzea

Jazz musikea eta bertsolarien hitza, inprobisazinoan oinarritutako bi adierazpen artistiko, lehen aldiz alkartuko dira, Victoria Eugenia Antzokian garagarrilaren 25ean. Donostiako Jazzaldiaren egitarauko ikuskizunetako bat da.