Bizkaiko eskolarteko idatzizko bertsolari txapelketearen emoitzak jakinarazo ditue

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-05-18 14:01   Bertsolaritzea

Honezkero badakiguz Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako emoitzak. Juanjo Respaldizaren eskutik ailegau jakuz idatzizkoarenak, bat-batekoak hil honen azkenerantza hasiko dira-eta.

Honezkero badakiguz Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako emoitzak. Juanjo Respaldizaren eskutik ailegau jakuz idatzizkoarenak, bat-batekoak hil honen azkenerantza hasiko dira-eta. Idatzizkoaren kanporaketak maiatzaren 4an hasi ziran Ondarroako Zubi Zahar Ikastolan eta Algortako San Nikolas Ikastolan akabau maiatzaren 13an. Finala aurreko barikuan jokatu zan Gernikako Seber Altube Ikastolan eta sariak Kultur Etxean banatu ziran arrastian bertan.


Hementxe dozuez irabazleak:

5. mailea:

1. Txaber Altube (Zelaieta herri eskola -Abadiño-).
2. Fermin Reinicke (San Nikolas ikastola -Algorta-).
3. Unai Mendiburu (Ander deuna ikastola -Sopela-).

6. mailea:

1. Olaia Prego (Betiko ikastola —Leioa- ).
2. Jon Urresti (Zaldibarko herri ikastetxea).
3. Maixa Villanueva (Kurutziaga ikastola -Durango-).

DBH 1. mailea:

1. Igor Uruburu (Kurutziaga ikastola -Durango-).
2. Aitor Vicente (Ander deuna ikastola -Sopela-).
3. Aitor Bizkarra (Traña Matiena BHI -Abadiño-).

DBH 2. mailea:

1. Peru Benito del Valle (San Nikolas ikastola -Algorta-).
2. Unai Agorria (Juan Orobiogoitia ikastetxea -Iurreta-).
3. Jon Zurinaga (San Nikolas ikastola -Algorta-).

DBH 3. mailea:

1. Nerea Ibarzabal (Bera Kruz ikastola -Markina-) .
2. Andutz Zulaika (Ander deuna -Sopela-).
3. Malen Amenabar (Txorierri BHI -Derio-).

DBH 4. Mailea eta Batxilergoak.

1. Imanol Uria (San Nikolas ikastola -Algorta-).
2. Xabier Iturraspe (Gernika BHI).
3. Elene Lejarzegi (R.M. Azkue ikastola -Lekeitio-).
3. Peio Arondo (San Nikolas ikastola -Algorta-).

Bat-bateko kanporaketak maiatzaren 26an hasiko dira Bermeoko Eleizalde Ikastolan (14 urtera artekoak). Maiatzaren 27an jokatu da bigarren saioa Markinako Kultura aretoan (15-16 urtekoak) eta, azkena, maiatzaren 28an Ondarroako Zubi Zahar Ikastolan (17-18 urtekoak). Finala, barriz, bagilaren 5ean, Bilboko Indautxuko 'El Carmen' aretoan 11:00etatik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu