Igor Meñikaren bertsoak eta bertso-paper lehiaketak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-04-30 11:14   Bertsolaritzea

Aurreko astean ailegau jatan Begitu15, Arratiako aldizkaria. Zenbaki bakotxean, arratiar bertsolari batek bere bertso idatziak iminten ditu bertan. Oraingoan, Igor Meñika arantzazuarrarenak leidu ahal izan doguz. Nire eretxian, berezkoa eta gustura entzuten dan bertsokerea euki dau Igorrek, publikoarengana ailegetan dana. Zeuek be igarriko deutsazue:

Aurreko astean ailegau jatan Begitu15, Arratiako aldizkaria. Zenbaki bakotxean, arratiar bertsolari batek bere bertso idatziak iminten ditu bertan. Oraingoan, Igor Meñika arantzazuarrarenak leidu ahal izan doguz. Nire eretxian, berezkoa eta gustura entzuten dan bertsokerea euki dau Igorrek, publikoarengana ailegetan dana. Zeuek be igarriko deutsazue:

'Maratoi txikirako entrenetan hasi naz'

1) Maratoi txikireko
prestetan hasi naz
hasi ta amaitako
ia nazen kapaz
gorputzez astun baina
ilusinoagaz
galapan beharrean
egingo dot hegaz.

2) Zapatillek jantzite
piztu motorea
hartu dodaz barritak
ta Gatoradea
pultsometroa martxan
sano dotorea
neurtzeko nire gorputz
kalamidadea.

3) Etxetik urten eta
dago eguzkie
galapan hasi orduko
izerdiz bustie
ta urten beharrean
daroat uzkie
kiloak eta kanak
pisitan deustie.

4) Igorretik Dimera
urten dot haxean
mantsotu behar izan dot
industrigunean
pentsamendu bakarra
daroat bidean
'zerbeza bat hartukot
heltzen nazenean'.

5) Korrika hasi eta
kilometro bien
hamairu kallu egin
jataz hankazpien
etxerantza koxoka
ezin ibilien
bueltau behar izan dot
kamino erdien.

6) Nahiz eta ez deustien
erantzuten hankok
etxean gelditako
asmorik ez dekot
bide erdien parau
eta beste inok
baino askoz gehiago
animatuko dot.

Amaitzeko, bertso-paperak egiten zaleak zarienontzat lehiaketa bi martxan daukazuez. Hasteko, Altzako lehenengo bertso-paper lehiaketea, 18 urte edo gehiago daukiezanentzat: 3 bertso gitxienez eta 8 asko jota maiatzaren 8a baino lehenago agindu beharko dira helbide honetara:

Bizarrain kultura-elkartea
Altza kultur etxea, Larratxo kalea 55
20017 Altza

Zalantzaren bat euki ezkero, deitu zenbaki honetara: 943 39 74 64 edo bizarrain@altza.net -era eskribidu. Epaimahaiaren erabagia maiatzaren 15ean jakingo da.

Bigarrena, Azkoitiko Xavier Munibe bertsopaper lehiaketea da. Bertan, kategoria bi izango dira: DBHko 1. eta 2. mailak eta DBHko 3. eta 4. mailak.

Gitxienez 6 bertso eta 8 gehienez agindu beharko dira helbide honetara:

Azkoitiko Ikastola Xavier Munibe
XVIII. Bertso-paper lehiaketa
Estrada auzoa, 115-75. postakutxatila
20720-Azkoitia (GIPUZKOA)

Sari-banaketea maiatzaren 28an izango da, Baztartxo aretoan egingo dan bertsolari jaialdian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu