Balendin Txiki III. Bertso-paper lehiaketako sariak banatu ditue

Bizkaie! 2009-05-20 12:09   Bertsolaritzea

Maiatzaren 15ean emon ziran Balendin Txiki III. Bertso-paper lehiaketako sariak, VII. Euskal Eguna eta IX. Getxoko Bertsolari Gaztetxoen jaialdiaren barruan. Parte-hartzaileak Getxoko hezkuntza arautuko ikasleak izan dira, LHko 5 eta 6.mailakoak. Gai honi bertso bategaz erantzun behar deutse: Zein da zure ustez getxoztarrik famatuena?

Maiatzaren 15ean emon ziran Balendin Txiki III. Bertso-paper lehiaketako sariak, VII. Euskal Eguna eta IX. Getxoko Bertsolari Gaztetxoen jaialdiaren barruan.

Parte-hartzaileak Getxoko hezkuntza arautuko ikasleak izan dira, LHko 5 eta 6.mailakoak. Gai honi bertso bategaz erantzun behar deutse: Zein da zure ustez getxoztarrik famatuena?

Arlo desbardinetako pertsonaiak hautatu ditue, ezagunak zein ezezagunak: Karolo, Xabi Paya, Imanol Landa alkatea, Eneko Acero, Unai Basurko, José Luis Ugarte, Nahikari Ayo,…

Eskola bakotxetik bi saridun egon dira eta kategoria orokorrean hiru saridun:

Zabala: Eneko Camiruaga eta Mikel Gamero

Romo: Olatz Cadarso eta Dorleta Laka

Gobela: Mikel Cárdenas eta Arrate Eguzkitza

Zubileta: Ignacio Zamakona eta Ainhoa Diez

San Nikolas: Beñat Arocena eta Olatz Erkiaga

Andra Mari: Ane Férnandez eta Asier Astorkiza

Geroa: Maite Landaluce eta Ihartze González


Orokorra

1. Telmo Benito del Valle (San Nikolas Ikastola): Eneko Aceroren ganeko bertsoa egin eban.
2. Begoña Sustatxa (Geroa Ikastola): Bere amaren ganeko bertsoa egin eban.
3. Gaizka Astigarraga (Gobela Ikastola): Nahikari Ayoren ganeko bertsoa egin eban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu