Unai Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus nagusi astegoienean

Bizkaie! 2009-04-28 10:36   Bertsolaritzea

Zapatu gauean Osinalde Sariketako finala be jokatu zan eta Maddalen Arzallusek irabazi eban. Entzuleen gustoko bertsolaria Mikel Artola izan zan eta bertso onenaren saria, barriz, Miren Amuriza bizkaitarrak eroan eban.

Unai Gaztelumendi nagusitu zan Hernandorena Sariko Ahierrako finalean 322 puntu eskuratuz, eta berak jantzi eban txapela eta etxera eroan eban oilarra, 1948ko Sarako Hernandorena sariketan gertatu bezela, atzoko lehen lau sariak oilarra, bildotsa, txarria eta oiloa izan baitziran hurranez hurran. Patxi Iriarte sailkatu zan bigarren, Gaztelumendiren puntu bakarrera gelditu zalarik, 321 eskuratuz. Ekhi Erremundegi hirugarren izan zan eta laugarren Itsaso Paia 299na puntugaz. Bosgarren, barriz, Oier Lakuntza izan zan eta seigarren Jatsuko Ximun Cazaubon.

Beste alde batetik, zapatu gauean Osinalde Sariketako finala be jokatu zan eta Maddalen Arzallusek irabazi eban. Entzuleen gustoko bertsolaria Mikel Artola izan zan eta bertso onenaren saria, barriz, Miren Amuriza bizkaitarrak eroan eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu