Oiartzungo Bertso Astea maiatzaren 1etik 8ra
2009-04-29 11:25 BertsolaritzeaHerriko bi ikastetxeetan hezkuntza arautuan bertsolaritzea lantzeaz gan, eskolaz kanpoko ekintza moduan aukeratzen dabe ume askok. Gustuko dabenek aurrera be hobetzen jarraitzeko eskolarik ez jake falta. Ikasten hasi barri diranak eta bertsotan urte mordoa daroezan bertsolariak, danetarik dago Oiartzunen.
Giriziako bertso sailak antolatuta, aurten Be Oiartzunen Bertso Astea egingo da maiatzaren 1ean hasi eta hilaren 8ra bitartean. Tarte horretan ez da bertso doinurik faltako hainbat bertsolari handi emon dituan herrian. Oiartzungo bertsolaritza mobimentua oso indartsua da, baina are gehiago indartzen da datozen bi asteburutan. Ia hogeita hamar edizino ditu bizkarrean Bertso Asteak.
Ondokoak dira egun Oiartzunen dagozan bertso-eskolak: Karrikakoa, Auzolan, Udal Bertso Eskola I, Udal Bertso Eskola II, Helduen Bertso Eskola, Elizaldekoa, Haurtzaroko DBH2 + DBH1 + 6. maila (2 talde).
Kontuak kontu, herriko bi ikastetxeetan hezkuntza arautuan bertsolaritzea lantzeaz gan, eskolaz kanpoko ekintza moduan aukeratzen dabe ume askok. Gustuko dabenek aurrera be hobetzen jarraitzeko eskolarik ez jake falta. Ikasten hasi barri diranak eta bertsotan urte mordoa daroezan bertsolariak, danetarik dago Oiartzunen.
Beste alde batetik, urtearen errepasoa egiten dauen liburuxkea argitaratu da. Bertan batzen dira bertsolaritzeari buruzko zenbait hausnarketa, eretxi artikulu, bertso-sorta (2008an zehar saritutakoak), eta baita Uztapide zanari buruzko erreportaje bat be, aurten 100 urte beteten baitira jaio zala.
Oiartzungo Bertso Astea. Egitaraua
- Maiatzaren 1ean, barikuan, 22:30ean, Udaletxeko Pleno aretoan. Saio nagusia: 'Denboraren makina'. Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Iñaki Gurrutxaga eta Ander Lizarralde
Bide esperimentalak jorratu ditu Bertso Asteko saio nagusiak azken urteetan: Bertsoa eta poesia buztartuz, bertsoa eta irudiak buztartuz, saioaren ordena subertearen esku itxita eta abar. Aurten be bide beretik jarraituko dogu. Aurtengo saiorako propio atondu dau gidoia Jon Martinek, bertso-eskolakoen artean preparautako gaiak buztartuz. Bertsolariak denporan aurrera eta atzera joko dabe, historian giltzarri izan diran momentuetan kokatzeko edo nahikoa egoera surrealistatan kokatzeko. Irudimen handiko bost bertsolari aukeratu ditue erronkeari erantzuteko.
- Maiatzaren 8an, barikuan, 20:00tan, Girizia alkartean. Herriko txapelketearen finala: Ander Lizarralde eta Oskar Ibarguren, Arkaitz Goikoetxea eta Karlos Ibarguren, eta Jon Martin eta Mirari Martiarena.
Herriko txapelketeak be urte askotako historia dauka. Bakarkako txapelketea izan zan hasieran, sortzen ari ziran bertsolari barrien eskarmentua hobetzeko funtzinoa eukan hasiera haretan. Geroago, funtzino ludikoagoa bete behar ebala eretxita, taldeka antolatzeari ekin jakon.
Aurtengo txapelketea binaka jokatu da. Oiartzungo bertso-eskolan dabiltzan, edo inoiz ibili diran, bertsolariek parte hartzen dabe bertan. Aurten 24 bertsolarik hartu dabe parte, hiru kanporaketatan banatuta. Bertsolari gazteena Jon Iragorri da, 18 urtetik beherakoa eta zaharrena Juanito Mitxelena 50etik hurrago dabilena.
Martiaren 27an, Sorgin tabernan jokatu zan lehen kanporaketea, apirilaren 3an, Lartaun Alkartean bigarrena eta azkena apirilaren 18an jokatu zan Amazkar tabernan. Kanporaketa bakotxean bi bertsolariz osotutako lau talde izan dira, eta kanporaketea irabazi daben hiru taldeak pasau dira finalera.
- Maiatzaren 9an, zapatuan, 20:00tan, Amazkarren hasita, herriko tabernatan barrena Bertso-poteoa. Bertsolariak: Jon Maia, Unai Iturriaga eta Iker Zubeldia.
Igaz sekulako arrakastea izan eban bertso-poteoak. Andoni Egaña, Iñigo Izagirre eta Iker Zubeldiak errekor guztiak hausi zituen 20:00tan hasi eta ordu txikitaraino, gelditu barik, kantari. Aurten be herriko taberna guztietatik pasetako asmoa dago.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!