Badator Gipuzkoako Bertso Eskolen V. Eguna
2009-04-23 18:04 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsozale Alkarteak transmisinoa lantzeko hiru bide darabilz: hezkuntza arautuko lana (7.000 gazte inguru), bertso eskoletakoa eta jarduera osogarriena. Hirugarren arlo horretakoa da Bertso Eskolen Eguna.
Hirurehun bat ikaslerentzako hitzordua apirilaren 26an izango da, Azkoitian. Goizeko 10:30ean alkartuko dira bertso eskoletako ikasle eta irakasleak, eta bakotxari kamiseta bat emongo deutsie, egun horretarako beren-beregi diseinautako irudi bategaz. 11:00etan, taldekako jolasak hasiko dira, herrian zehar. Eguerdiko 13:00ak aldera, bazkaltzeko ordua izango da. 14:30etan, xexenak eta pottokak izango dira, eta 17:00etan 'Bertsoeskolba' antzezlanaren estreinaldia Baztartxo Antzokian.
Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak transmisinoa lantzeko hiru bide darabilz: hezkuntza arautuko lana (7.000 gazte inguru), bertso eskoletakoa eta jarduera osogarriena. Hirugarren arlo horretakoa da Bertso Eskolen Eguna. Domekakoa, Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ospatzen dan bosgarren aldia izango da; aurreko urteetan, Villabonan, Oiartzunen, Oñatin eta Usurbilen izan ziran hitzorduak.
'Bertsoeskol(b)a' antzezlana kulturearen hainbat arlotako kideen parte hartzeagaz eta Andoni Egañaren gidoiagaz
Bertsoeskol(b)a lanaren izenburuak eskola eta eskoba berben arteko jokoa egiten dau, erratza izaten dalako beti bertso eskoletako lehen mikrofonoa. Hain zuzen, lana bertso eskola batean kokatuta dago. Andoni Egaña gidoiaren egileak adierazo dauenez, bertsolariak asko dauka pailazotik, aktoretik, magotik zein musikaritik, baina, halan da be, bertsolari izan behar dau. Hori dala eta, emonkizunean, sei ikasle berezi eta bakar agertuko dira, bertsolari izateko asmotan, edo bertsozaletu guran: Porrotx pailazoa, Txan magoa, Eñaut Elorrieta musikaria eta Amaia Agirre, Maddalen Arzallus eta Andoni Egaña bertsolaria. Kristina irakaslea (Aitziber Garmendia) eta eskolako bedela be (Ramon Agirre) istorioaren gatz eta piperraren parte izango dira. Igandekoa, Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ospatzen den bosgarren aldia izango da. Aurreko urteetan, Villabonan, Oiartzunen, Oñatin eta Usurbilen izan ziren hitzorduak.
Bertso eskoletan lantzen diran alorrak dira antzezlaneko ikasle bakotxak ordezkatzen dituanak: 'Bertso eskoletan kantua lantzen da, ideiak zelan bideratu lantzen da, gorputz adierazmoldea zelan erabilten dan lantzen da... Bertso eskoletan jazoten diran gauzak dira horreek. Eta gure lagun diranez, goi mailako kantari, mago, pailazo eta aktore honeek... aprobetxau egin dogu', dino Egañak, neurri murritzeko kultura izateak bere abantailak be badituala gogora ekarriz.
Arlo eta adierazpide guztien arteko lankidetzaren beharraz egin dau berba Egañak: 'Euskal kulturgintzan badago alkarren beharra, alkar babestekoa, alkar ezagutzekoa... Alkarregaz lan egitea ona da, bestela nahiko lan izango dogu aurrera egiten. Bertsolaritza bakarrik ondo joatea ez jaku interesetan guri. Beste kultur adierazpideak ez badoaz ondo, bertsolaritzea be ez da ondo joango. Besteak barik ez gara ezer'.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!