Astegoienean erabagita gelditu dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdiak

Bizkaie! 2008-03-03 13:58   Bertsolaritzea

Lehenengo finalerdia, Ondategiko Zigoitia Aretoan jokatuko da, martiaren 9an, arratsaldeko 17:00etan. Bertan Asier Otamendi, Oihane Perea, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta eta Serapio Lopez bertsolariek kantauko dabe Irati Lotina gai-jartzailearen agindupean.

Jesus Alberdi Garbizu ‘Egileor’ bertsolari bergararra hil da

Bizkaie! 2008-03-03 10:49   Bertsolaritzea

Gaur, martiak 3, arratsaldeko 19:00etan egingo da Jesus Alberdi Garbizuren aldeko hileta eleizkizuna Bergarako Santa Marina parrokian.

Ipar Uribe Bertsolari Gazteen XVI. BBK sariketako finalerako sailkatu da

Bizkaie! 2008-02-29 15:47   Bertsolaritzea

Ipar Uribe sailkatuta dago finalerako, egin dituan saio biak irabazi eta gero

»» Ikusi argazki guztiak (2)

V. Bertsolari Gazteen Eguna Abadiñon

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-02-29 11:23   Bertsolaritzea

Zapatu honetan, martiak 1, egingo da V. Bertsolari Gazteen Eguna. Aurten Abadiñok hartu dau Otxandioren lekukoa, aurretik Larrabetzu, Munitibar eta Aulestitik pasau eta gero.

Durangaldeak lehenengo puntua lortu dau Bertsolari Gazteen XVI. BBK sariketan

Bizkaie! 2008-02-28 13:34   Bertsolaritzea

Durangaldeak lehen puntua lortu dau aurreko saioan Busturialdekoen kontra galdu eta gero.

Bertsoa.com bertso-plazak zuzeneko emonaldiak hasiko ditu astero

Bizkaie! 2008-02-27 13:25   Bertsolaritzea

Bertsoa.com bertso-plazak bertsolaritzearen zabalkundean zuzenekotasuna bultzatu nahi dau, eta helburu horregaz sortu dau astero-astero bertsoak zuzenean emongo dituan lehenengo ekimena, Plazatik Zuzenean proiektua.

Asier Otamendi aurrera 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2008-02-25 14:34   Bertsolaritzea

Saioa nahiko erregularra izan zan eta, azkenean, Asier Otamendik, Juan Mari Juaristiren ordez kantau ebanak irabazi eban 155 puntugaz eta beraz zuzenean pasauko da finalerdietara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Karmele Mitxelenarentzat VII. Abra Saria

Bizkaie! 2008-02-25 14:03   Bertsolaritzea

Lehenengo ataletik bigarrenera Gillen Hiribarren eta Karmele Mitxelena pasau ziran, eta azken honek jantzi eban txapela, VII. Abra Sariko txapeldun bihurtuz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Puntu bana Ipar Uribe eta Busturialdearentzat

Bizkaie! 2008-02-20 16:48   Bertsolaritzea

Igazko talde txapeldunak, Ipar Uribek lortu dau aurtengo sariketako lehen puntua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Astegoienean hasiko da 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2008-02-19 11:51   Bertsolaritzea

Arabako lurraldean eta esparru desbardinetan bertsolaritzea sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Arabako Txapelketearen helburu nagusiak.

Bertsolari gazteak eta euren eskualdeak, nor baino nor BBK sariketan

Saioa Torre Gereketa 2008-02-18 14:49   Bertsolaritzea

Gazteei jentaurrean kantetako eta euren bertsolari-nortasuna garatzeko aukerea emoteko helburuagaz, Bertsolari Gazteen XVI. BBK Sariketea aurkeztu dabe. Gaztetxuenentzat, aukera parebakoa taula ganera lehenengoz igoteko. Ez horren gaztetxuentzat, euren nortasuna sendotzeko bertsolaritzearen munduan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XVI. BBK Sariketea Itxaso Paia eta Ander Elortegigaz

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-02-15 14:14   Bertsolaritzea

Bertsolari Gazteen XVI. BBK Sariketeari eskerrak, gaztetxuenek ia lehenengoz tabladu ganera igoteko aukerea izango dabe eta edadean aurrerantza doazenek, barriz, saiook Bizkaiko Txapelketa Nagusia preparetako hartuko ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gutartasunak, urtebete

Gu Ta Gutarrak 2008-02-13 14:23   Bertsolaritzea

Gu ta Gutarrak taldeak urtebete egin barri dau. Bilboko lehen emonaldi haretatik 43 oholtza barri gutartu doguz. Oholtza horreetan, 70 gutar konbidau izan dira, 70 lagun zahar eta barri. Danetara, 43 emonaldi horreetan zehar, 6.500 lagun inguru izan doguz.

Beterriko I. Bertsolari Txapelketea zezeilaren 15etik aurrera

Bizkaie! 2008-02-11 12:59   Bertsolaritzea

Bertsolari gazteei plaza barriak eta jeuntaurrean jarduteko eta trebatzeko aukerea eskaini eta bertsozaletasunaren erroak Beterrin sakonago tinkatzeko xedez, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak aurtengo zezeil-martirako Beterriko lehenengo Bertsolari Txapelketea antolatu dau.

Sabino Arana Fundazinoak Bertso-Paperen Lehiaketearen bosgarren edizinoa jarri dau martxan

Bizkaie! 2008-02-11 12:55   Bertsolaritzea

Ekimen honen bitartez, Fundazinoaren asmoa gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzea eta bultzatzea da, bertso-zaletasuna, euskal kulturako tradizinorik herrikoienetako bat, sustatzeaz batera.

Badator 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2008-02-08 09:54   Bertsolaritzea

Antolaketa mailan barrikuntza txiki batzuk dagoz aurten. Batetik, Txapelketeak irudi barria estreinau dau, hurrengo urteetan be erabilteko asmoagaz, holan, Txapelketeak merezidu dauen berezko nortasuna izan daian; bestetik, teknologia barrien erabilerea nabarmendu behar da, izan be, www.nafarroakotxapelketa.com helbidean aurtengo txapelketearen inguruko informazino guztia eskuratu ahal izango da

Aratosteak Iñaki Iturriozegaz

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-01-31 11:26   Bertsolaritzea

Aratosteak gane-ganean doguzala, bertso-sorta bat heldu da Bizkaie!-ra. Iñaki Iturrioz Zuluaga dogu egilea. Bera izatez igorreztarra da, halan da be gazte-gaztetarik Zeanuritik zehar dabil. Zeaniztartu egin jakula esan geinke.

Bertso Eguna’08 Donostian, urtarrilaren 26an

Bizkaie! 2008-01-22 17:13   Bertsolaritzea

Aurtengo Bertso Egunerako aukeratutako gaia definiduten erraza ez bada be, bertsolaritzeari eta bertsogintzeari lotuta dagozan zenbait kontzepturen eta egungo sorkuntza globalean be eztabaidagai diran zenbaiten inguruan izatea da proposamena.

www.bertsoa.com webguneak 100.000 sarreratik gora izan ditu lehenengo urtean

Bizkaie! 2008-01-16 17:36   Bertsolaritzea

2007ko urtarrilaren 18an plazaratu zan www.bertsoa.com bertso-plaza digitala, plazaz plazako bertsogintzea eta informazinoa batzen dituan lehenengo agerkari digital tematikoa. Arlo bi horreez gan, agendea, bertsolarien fitxak, argazkiak, gogoeta foroa eta beste hainbat aukera be eskaintzen ditu.

Urte zahar, urte barri

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-01-11 11:43   Bertsolaritzea

Hamaika saio eta txapelketa itxi doguz atzean. Hainbat lagunen bertso idatzi eta alkarrizketak be bai. Bizkaie!-tik gogotsu jarraituko dogu bertsoari bere lekutxoa egiten. Hilebete be ez da pasau Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zanetik eta berton dogu Bizkaiko Txapelketea. Aurten be, bertsoz josiko doguz geure orriak. Urte barri on danori!