2009ko Bertsolarien Txapelketa Nagusia, irudi bila

Bizkaie! 2008-12-15 13:36   Bertsolaritzea

Txapelketaren komunikazio-helburuak abiapuntu hartuta osotuko da ideia eta irudiaren diseinua. Teknikea librea izango da eta urtarrilaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lehiaketea jarri dau martxan 2009ko Txapelketa Nagusiaren irudia aukeratzeko asmoz. Txapelketako irudi nagusia eta eszenatokian izango dauen aplikazinoa eskatzen da. Kontuan izango da irudi nagusiak ganerako komunikazino euskarrietan izango dauen garapena be. Txapelketaren komunikazio-helburuak abiapuntu hartuta osotuko da ideia eta irudiaren diseinua. Teknikea librea izango da eta urtarrilaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.

Sari bakarra izango da, 3000 eurokoa.

Informazino gehiago behar izan ezkero, ondoko helbidera jo: sustapena@bertsozale.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu