Finalaurreko ederrean Unai Iturriagak finalerako txartela eskuratu dau

Bizkaie! 2008-12-09 09:59   Bertsolaritzea

Getxon, Erromoko Santa Eugenia plazako karpan, 1200 bat bertsozaleren aurrean, saio ederra eginaz, zuzenean finalera sailkatzea lortu eban Unai Iturriagak. Getxoko saioan 575,5 puntu batu zituan durangarrak. Finalean Igor Elortza, Xabi Paya, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra eta Arkaitz Estiballes izango ditu arerio.

Unai Iturriagak irabazi dau Getxon txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa eta zuzenean sailkatu da abenduaren 20ko finalerako.

Getxon, Erromoko Santa Eugenia plazako karpan, 1200 bat bertsozaleren aurrean, saio ederra eginaz, zuzenean finalera sailkatzea lortu eban Unai Iturriagak. Getxoko saioan 575,5 puntu batu zituan durangarrak.

Honako hau izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoko sailkapena:

1.- Unai Iturriaga: 575,5 puntu.
2.- Igor Elortza: 563,5
3.- Xabi Paya: 551.
4.- Etxahun Lekue: 529.
5.- Gorka Ostolaza: 500.
6.- Eñaut Intxaurraga: 492.


Finalistak

Zuzenean finalera sailkatu dira Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes eta Unai Iturriaga.

Puntuazinoaren arabera sailkatutako bostak:

1.- Igor Elortza: 563,5 puntu.
2.- Xabi Paya: 551.
3.- Etxahun Lekue: 529.
4.- Fredi Paia: 524,5.
5.- Onintza Enbeita: 514.


Finala

• Abenduaren 20an Barakaldoko BEC erakustazokan, 17:30etan.
• BEC-n bertan Metro geltokia dago, Ansio-ko geltokia.
• Sarrerak abenduaren 18ra arte egongo dira salgai honako lekuetan (Finaleko egunean ez da sarrerarik salduko):
www.botasarean.biz
www.bertsozale.com
• BBK-ren orotariko kutxazainetan eta 944 310 310 telefono zenbakian.


Finaleko lana

A atalean:
• Binaka, 8ko nagusian, 3na bertso.
• Binaka, 8ko txikian, 3na bertso.
• Binaka, 10eko txikian, 3na bertso
• Bakarkako lana:
• Puntua emonda bertso bat zortziko txikian.
• Puntua emanda bertso bat zortziko txikian.
• Gai bati buruz bertso bi doinu/neurri librean.

B atalean:
• Binaka, 8ko txikian, 3na bertso.
• Hiruna bertso ofiziotan, 'Aizak hi mutil mainontzi' neurrian.
• Kartzelako lana: gaia emonda hiru bertso doinu/neurri librean.

Lehen atalean puntuazino gehien lortu daben biak pasauko dira bigarren atalera.
Saio guztiko puntuazinoak, hau da, bi ataletakoak batuko dira txapelduna erabagiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu