Igor Elortza txapeldun!
2008-12-22 09:47 BertsolaritzeaZapatuan, Barakaldoko BEC erakustazokan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jarraitzeko, 4.500 bertsozaletik gora batu ziran. Itxura edarra hartu eban Bizkaia Arena aretoak. Unai Iturriagagaz buruz burukoa jokatu ostean, Igor Elortzak jantzi eban txapela, bosgarrenez.
Zapatuan, Barakaldoko BEC erakustazokan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jarraitzeko, 4.500 bertsozaletik gora batu ziran. Itxura edarra hartu eban Bizkaia Arena aretoak. Unai Iturriagagaz buruz burukoa jokatu ostean, Igor Elortzak jantzi eban txapela, bosgarrenez.
Orain dala 50 urte antolatu eban Euskaltzaindiak lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketea eta ordukoan epaile izan zan Martzel Andrinua zein finalean abestu eban Jose Alberdiren semea izan ziran finala ikusten eta entzuten, Euskaltzaindiako ordezkari Adolfo Arejitagaz batera. Eurek eta ordutik hona txapeldun izan diran Jon Azpillaga, Jon Lopategi, Jon Enbeita, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Xabi Payak oroigarri berezi bana hartu eben Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen historian protagonista izan diranen izenean. Balentin Lakak okasinorako egindako eskulturea, hain zuzen be.
Honako hau izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko sailkapena:
1 |
Igor Elortza |
909 |
2 |
Unai Iturriaga |
891,5 |
3 |
Arkaitz Estiballes |
500 |
4 |
Iratxe Ibarra |
489,5 |
5 |
Onintza Enbeita |
489 |
6 |
Etxahun Lekue |
487,5 |
7 |
Xabi Paya |
486 |
8 |
Fredi Paia |
478 |
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!