Bertso udalekuak 2008, aisialdia eta bertsolaritzea buztartuta

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-07-01 11:43   Bertsolaritzea

Danontzat ez baina askorentzat opor-egunak hemen dira. Milaka ume eta gazte euren etxeetan dagoz gurasoek eurakaz zer egin ez dakiela. Kontu horri urteerea emoteko hamaika bide dagoz, beti be umearen zaletasunak kontuan eukita. Hemen daukagu ba, horreetako bat.

Dinopolis parkean izan dira Bertso Paperen V. Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2008-06-23 17:39   Bertsolaritzea

Sabino Arana Fundazinoak antolatutako V. Bertso Paperen Lehiaketako irabazleek euren saria, Dinopolis Gai Parkean eta Ambarina eskualdean, Terueleko probintzian, gozau dabe bagilaren 19tik 22ra bitartean.

Maialen Akizu eta Miren Amuriza nagusi Eskolarteko Txapelketan

Bizkaie! 2008-06-23 11:24   Bertsolaritzea

Altsasun jokatu zan zapatuan, bagilak 21, Euskal Herriko XX. Eskolarteko Bertsolari Txapelketea. Hamalau urtez azpikoen mailan Maialen Akizuk jantzi eban txapela eta Maddiane Txoperena izan zan bigarrena. Hamabost urtetik hamazortzi urterakoen artean, Miren Amuriza berriztarra izan zan txapelduna eta Jone Uria algortarra bigarrena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bertsolantegia 2008 abian

Bizkaie! 2008-06-10 18:03   Bertsolaritzea

Belaunaldi arteko hartu-emonak eta gogoetak bultzatzeko helburua dauka garagarrilaren 1etik 3ra egingo dan ikastaro honek. Bertsolaritzea eta bertsogintzea bere horretan bakarrik landu barik, bertsoa eta beste arte diziplinen arteko erlazinoak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea: 25. urteurreneko finala

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-06-06 14:00   Bertsolaritzea

Hamalau urterartekoetan, Nerea Ibarzabal markinarra izan zan txapelduna eta Malen Amenabar txapeldunorde. Hamazortzi urterartekoetan, barriz, Jone Uria algortarra izan da aurtengo txapelduna, puntu bateko aldeagaz Miren Amurizaren aurretik.

Gero arte, txapelketa

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-06-05 11:46   Bertsolaritzea

Gogotsu nago sailkatuak barriro entzuteko. Kanpoan geratu diranak, barriz, ekin errima eta doinuei hurrengo txapelketan egurra emon ahal izateko. Eta zelan ez, gogotsu nago Unai Iturriaga eta Igor Elortza Bizkaiko Txapelketan barriro bertsotan entzuteko. Oraindino gogotsuago Peru Aranburu eta Eneko Ostolaza txapelketan, lagunartean bertsotan ikusteko.

Plazatik Gaztetxera txapelketea Jokin Labaienek irabazi dau

Bizkaie! 2008-06-03 13:59   Bertsolaritzea

Hona hemen sailkapena: Jokin Labaien (194,5 puntu), Jone Uria (189 puntu), Gorka Azkarate (188 puntu), Eneko Abasolo Abarkas (180,5 puntu), Mikel Aiertza (177,5 puntu) eta Mikel Artola (165 puntu). Ana Etxaburu izan zan gai-jartzailea.

Eguenean egingo da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea Bilbon

Bizkaie! 2008-06-02 18:21   Bertsolaritzea

Bizkaiko Ikastolen Alkarteak antolatuta, datorren eguenean, bagilak 5, izango da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea Bilboko El Carmen aretoan goizeko hamaiketan.

'Amaiera biribila' izan dau Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketeak

Bizkaie! 2008-06-02 14:43   Bertsolaritzea

Honezkero erabagita dago Bizkaiko bertsolari Txapelketako kanporaketa fasea parte hartuko daben bertsolarien zerrendea. Enkarterriko Bertsolari Txapelketako finalean Mikel Petuya izan zan nagusi eta Lea-Artibaikoan Gorka Ostolaza.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Astegoienean amaituko dira Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak

Bizkaie! 2008-05-29 11:22   Bertsolaritzea

Lea Artibaiko eta Enkarterriko Bertsolari Txapelketak izango dira Bizkaiko Eskualdeetako azken Bertsolari Txapelketa biak, datorren bariku-zapatuan. Lea Artibaikoa Amorotoko frontoian izango da, barikuan, iluntzeko 19:00etan eta Enkarterriko finala, barriz, zapatuan izango da Sodupeko kultur etxean, 18:00etan.

Gu Ta Gutarren despedidea

Bizkaie! 2008-05-26 18:07   Bertsolaritzea

Joan zan 2007ko zezeilaren 1ean Korrika Kulturalagaz abiatu zan Bilbon Bertso berriak eta lagun zaharrak emonaldia, eta 2008ko bagilaren 13an, San Antonio egunean, Durangoko Plateruena kafe antzokiraino ailegauko da azken saioa egiteko.

Oihana Bartra eta Gorka Lazkano be Bizkaiko Txapelketan

Bizkaie! 2008-05-26 12:16   Bertsolaritzea

Oihana Bartra izan da hirugarrenez Bilboaldean nagusi eta Durangaldekoan, ostera, Gorka Lazkano. Beraz, biek lortu dabe Bizkaiko Txapelketarako txartela.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboaldeko eta Durangaldeko finalak astegoienean

Bizkaie! 2008-05-22 12:04   Bertsolaritzea

Busturialdea, Ipar Uribe eta Arratiatik pasau ostean, Bilboaldera dator bertso jokoa, bertso jolasa. Barikuan, maiatzaren 23an, izango da Bilboaldeko Bertsolari Txapelketako finala Bilbon; Durangaldekoa, barriz, zapatuan, maiatzaren 24an, Garaiko frontoian.

Balendin Txiki II. Bertso-Paper Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2008-05-21 11:20   Bertsolaritzea

Parte-hartzaileak Getxoko hezkuntza arautuko ikasleak izan dira, LHko 5 eta 6. mailakoak. Gai honi bertso bategaz erantzun behar eutsen: ‘Zer botaten dozu faltan zure herrian?

Abel Enbeitaren ‘Goizero’

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-05-20 18:42   Bertsolaritzea

Aurrekoan be esan neutsuen Jentilen Kopla-paper lehiaketako lan gehiago jarriko nituala. Hona hemen ba, bigarren saria eskuratu eban Abel Enbeitaren ‘Goizero’ kopla-sorta:

Eñaut Intxaurragagaz berbaz

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-05-20 15:30   Bertsolaritzea

Eñaut Intxaurragak hirugarren txapela dau aurtengoa. Bizkaie! Arratiako txapeldunagaz egon da finaleko eta final osteko gogoetak batzen. Zeaniztarrak atoan eta gustura erantzun deutso gure deiari.

Eñaut Intxaurragaren hirugarren txapela eta Arrate Illaroren lehenengoa

Bizkaie! 2008-05-19 15:15   Bertsolaritzea

Arrate Illarok eta Eñaut Intxaurragak udagoienean jokatuko dan Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dabe astegoienean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabi Paya bertsolariagaz berbaldiak antolatu ditue Bilboko zenbait ikastetxetako 11 eta 14 urte arteko ikasleentzat

Bizkaie! 2008-05-19 12:18   Bertsolaritzea

Bilboko Udaleko Euskara Sailak antolatu dau jarduerea, gazteek euren artean euskeraz egin daien, ‘euskal kulturan bide luzea egina dauen gazte honen esperientziaren bitartez’.

Ipar Uribe eta Arratiako bertsolariak kantuan

Bizkaie! 2008-05-13 12:15   Bertsolaritzea

Udagoieneko Bizkaiko Txapelketearen atarian, Bizkaiko Eskualdetako Txapelketak martxan dira. Oraintsu Xabier Enbeitak irabazi eban Busturialdekoa eta datorren astegoienean, Ipar Uribe eta Arratiako bertsolarien txandea izango da.

Bertsoplaza.tv, bertsolaritzearen egunerokotasuna sarean

Bizkaie! 2008-05-12 15:44   Bertsolaritzea

Bertsolaritzearen egunerokotasuna zuzenean jarraitzeko ekimen interaktiboa da Bertsoplaza.tv webgunea. Dobakoa, erakargarria, bizia, egunerokotasuna islatzen dauena, parte hartzailea edota interaktiboa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)