Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala hilaren 19an jokatuko da Agurainen

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-06-14 12:06   Bertsolaritzea

Gustura entzun nituan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lau saioak. Lehenengo hiruretan -finalaurrekoak-, hainbeste ume irazkitik pasetea ez da fazila, baina epaile-taldekoak ahalegindu ginan behar hori albait ondoen betetan. Finalean gehien harritu gintuena gaztetxoen-taldea (14 urtera artekoak) izan zan. Gero eta maila handiago dakarre txikerretatik. 18 urtera artekoak be sano ondo.

Datorren zapatuan, bagilak 19, Agurainen jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari finala. Hori baino lehenago, makinatxo bat gaztek kantau dau gure herriaren bazter guztietako ikastoletan.

Nik neuk gustura entzun nituan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lau saioak. Lehenengo hiruretan -finalaurrekoak-, hainbeste ume irazkitik pasetea ez da fazila, baina epaile-taldekoak ahalegindu ginan behar hori albait ondoen betetan. Finalean gehien harritu gintuena gaztetxoen-taldea (14 urtera artekoak) izan zan. Gero eta maila handiago dakarre txikerretatik. 18 urtera artekoak be sano ondo. Beraz, zorionak danei.

Bizkaie!-ko final osteko artikuluan ederto leiduko zenduen legez, Txaber Altube eta Aitor Bizkarra gaztetxoen mailan eta Nerea Ibarzabal eta Pello Ormazabal gazteen mailan dira Agurainen kantauko daben bertsolari bizkaitarrak. Animo laurei zapaturako eta zuontzat hementxe daukazue finalaren ganean jakin behar dozuen guztia:


Goizeko saioa, 11:00etan

Gaztetxoen mailan (14 urte artekoak)

Peru Abarrategi (Aramaio, 1997)
Maddalen Arrausi (Gasteiz, 1997)
Txaber Altube (Abadiño, 1998)
Aitor Bizkarra (Abadiño, 1996)
Maialen Akizu (Urretxu, 1996)
Aratz Igartzabal (Gabiria, 1996)
Aitor Servier (Azkaine, 1997)
Lur Renteria (Baiona, 1996)
Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolos, 1997)
Itxaro Dunate (Aiherra, 1997)
Johaiñe Sarraillet ( Lakarri, 1997)
Ibai Thornari (Zalgize, 1997)
Maddalen Lopez (Lesaka, 1997)
Mikel Lasarte (Barañain, 1996)

Ariketak

- Agurreko bertsoa gai baten inguruan (bi talde egingo dira, bi gai).

- 5 puntuko bertsoa asko jota.

- 4 oinak emonda, bertso bana 8ko txikian. (Bi talde egingo dira eta oinak denei batera emongo jakiez talde bakotxean).

- Binaka ofizioko gaian, 2na bertso 8ko txikian.

Galbahea: 14 bertsolaritatik 6 aukeratuko dira bigarren fasea osotzeko ariketa honeetan:

- Berba bat emongo jako bakotxari (danei batera) bertso bana bota dagien, zortziko handian zein txikian.

- Binaka ofizioko gaian, 2na bertso 8ko handian.

- Amaierako agurrak


Arrastiko saioa, 15:30ean

Gazteen mailan (15-18 urte bitartekoak)

Xabi Igoa (Aramaio, 1992)
Ainhoa Comas (Amurrio, 1994)
Peio Ormazabal (Arrigorriaga, 1992)
Nerea Ibarzabal (Markina, 1994)
Amaia Iturriotz (Urretxu, 1993)
Mikel Iturriotz (Urretxu, 1995)
Maiana Irigoien (Baiona, 1992)
Txomin Elosegi (Hazparne, 1992)
Mattin Luku (Donibane Garazi, 1992)
Bixente Hirigarai (Baigorri, 1992)
Ioar Tainta (Lesaka, 1992)
Amaia Elizagoien (Oronoz-Mugaire, 1994)

Ariketak

- Agurreko bertsoa modu tradizionalean.

- Binaka ofizioko gaian, 2na bertso 8ko handian.

- Binaka ofizioko gaian, 3na bertso 8ko txikian.

Galbahea: 12 bertsolaritatik 6 aukeratuko dira azken fasea burutzeko.

- Kartzelako lana: puntu bati erantzun eta gaia emonda 2 bertso. (5 puntukoak asko jota).

- Amaierako agurrak


Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala

- Aurkezlea: Naroa Sasieta.
- Epaimahaian: Ekaitz Elorriaga (Araba), Gorka Intxaurbe (Bizkaia), Bakarne Urreaga (Gipuzkoa), Eneko Bidegain (Lapurdi), Beñat Soulé (Nafarroa Beherea) eta Nerea Bruño (Nafarroa).
- Epaimahaiko idazkari-lanetan: Maiteder Sasieta.

- Antolatzaile: Euskal Herriko Ikastolak Elkartea.
- Babesle: Aguraingo Udala.
- Lankidetza: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.
- Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta Araba Euskaraz ekitaldia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu