Xabier Enbeita Busturialdeko txapeldun

Bizkaie! 2010-06-14 11:19   Bertsolaritzea

Enbeitagaz batera, Jon Arano, Aitor Beitia, Ander Elortegi, Iker Belaustegi eta Julen Erezuma izan ziran taula ganean. Buruz burukoa Ander Elortegigaz jokatu eban Enbeitak.

Bermeoko Kafe Antzokian izan da asteburuan Busturialdeko Bertsolari Txapelketea eta bertan jakin dogu irabazlearen izena: Xabier Enbeita. Danetara, 130 lagun inguru batu dira eta Enbeitak bigarrenez jantzi eban txapela, Abel Muniategi bertsolari eta bertsozale ezagunaren eskutik. Hainbat urtetan gai-jartzaile zein epaile lanetan jardundakoa da Abel Muniategi.

Enbeitagaz batera, Jon Arano, Aitor Beitia, Ander Elortegi, Iker Belaustegi eta Julen Erezuma izan ziran taula ganean. Buruz burukoa Ander Elortegigaz jokatu eban Enbeitak.

Epaimahaia Iñaki Aurrekoetxeak, Gorka Intxaurbek, Jurgi Fuentesek eta Asier Ibaibarriagak osotu dabe. Aurkezle lanetan Josu Goikoetxea ibili da.


Buruz buruko puntuazinoa

1.- Xabier Enbeita 376
2.- Ander Elortegi 369,5

Xabier Enbeita txapeldunak zuzenean lortu dau Bizkaiko Txapelketarako txartela, eta Ander Elortegik eta Iker Belaustegik be bai. Hurrengo honeek dira Bizkaiko Txapelketara sailkatzeko puntu baliagarriak:


Finalerako puntuazinoa

2.- Ander Elortegi 239,5
3.- Iker Belaustegi 226,5
4.- Julen Erezuma 214
5.- Aitor Beitia 200,5
6.- Jon Arano 194

Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak amaituta Bizkaiko Bertsolari Txapelketara begira gagoz. Udagoienean izango da Bizkaikoa eta bertan 30 bertsolarik parte hartuko dabe kanporaketatan. Eskualdeetako Txapeldunek zuzenean lortuko dabe txartela, inoz Bizkaiko finalista izandakoek be aukera daukie zuzenean sartzeko eta beste danak Eskualdeetako Txapelketetan lortutako puntuen arabera, 30 bertsolariko taldea osotu arte. 2008ko finalistek, ostera, finalaurrekoetan hasiko dabe txapelketea.


Eskualdeetako txapeldunak

- Intxaurraga, Eñaut (Arratia)
- Artza, Joseba (Lea Artibai).
- Goiriena, Mikel (Uribe-Butroe).
- Bartra, Oihana (Bilboaldea).
- Amuriza, Miren (Durangaldea).
- Barrocal, Ion (Enkarterri).
- Uria, Jone (Uribe-Kosta).
- Enbeita, Xabier (Busturialdea).


Jasotako puntuen arabera:

1.- Lazkano, Gorka 262
2.- Abasolo, Eneko 'Abarkas' 252
3.- Ostolaza, Gorka 243,5
4.- Iturriotz, Iñaki 243
5.- Elortegi, Ander 239,5
6.- Ugartetxea, Beñat 237,5
7.- Uruburu, Eñaut 233,5
8.- Paia, Itxaso 232
9.- Ibarluzea, Olatz 232
10.- Arrate, Eneko 231,5
11.- Galletebeitia, Xabat 231,5
12.- Ibarluzea, Lander 231
13.- De Castro, Aitzol 226,5
14.- Belaustegi, Iker 226,5
15.- Illaro, Arrate 225,5
16.- Garitano, Ortzi 223
17.- Igeregi, Joanes 221,5
18.- Sololuze, Julen 219,5
19.- Ormazabal, Pello 218,5
20.- Vidal, Peru 217,5
21.- Vidal, Beñat 216
22.- Legarreta, Asier 214,5
23.- Erezuma, Julen 214
24.- Castaños, Jokin 212,5
25.- Astondoa, Irati 209
26.- Erkizia Irati 207,5
27.- Arrizubieta, Aitor 206,5
28.- Zipitria, Arkaitz 205
29.- Beitia, Aitor 200,5
30.-Galartza, Mikel 199
31.- Larrazabal, Ekaitz 196
32.- Arrutia, Aitor 194,5
33.- Arano, Jon 194
34.- Gumuzioa, Illart 178
35.- Anzorandia, Idoia 172
36.- Arrutia, Imanol 171,5
37.- Basterretxea, Aingeru 160
38.- Piedra, Eneko 155

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu