Amaia Agirre eta Aitor Sarriegi aurrera Gipuzkoako Txapelketan

Bizkaie! 2007-10-29 18:05   Bertsolaritzea

Amaia Agirre eta Aitor Sarriegi, zuzenean aurrera doaz eta Iker Zubeldiak eta Iñaki Zelaiak be aukera asko ditue Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurreak jokatzeko.

Natxituarrak Urriko Azken Astelehenari kantari

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-10-24 17:43   Bertsolaritzea

Natxituko Bolatokian baina, hamaika gazte ikusi doguz gogotsu. Xabier Enbeita gidari dala Natxituko bertso-eskolea begien aurrean daukagu: Xabier bera, Ander, Arano, Markel, Iker, Dani, Iratxe, Irati eta Imanol bertako bertsolariak dira. Halanda be, Amorototik Alex batu jake, Lekeitiotik Toko, Gernikatik Ander Unda eta Jon Telletxea Ibarrangelutik.

Jexux Mari Irazu eta Uxue Alberdi finalaurrekoetara

Bizkaie! 2007-10-22 13:16   Bertsolaritzea

Jexux Mari Irazu eta Uxue Alberdi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan dagoz honezkero eta Sukia oriotarrak eta Jon Martinek eta Unai Muñoak be aukera handiak ditue aurrera egiteko.

'Gu ta Gutarrak', aurrekoetan baino bertsolariago

Bizkaie! 2007-10-16 15:16   Bertsolaritzea

Bertsoak eta musikea buztartzen ditue orain be baina aurreko alkarlanetan egindako ibilbideaz hausnartu eta gero, zeozer bertsolariagoa egin behar ebela izan zan ataratako ondorio nagusia: bertsoak izan behar eban protagonista nagusia, musikea bertsoaren indargarria eta bapatekotasunak emonaldiaren parte garrantzitsua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aurten bertsolaritza klaseak DBHko lehenengo ziklora zabaldu ditue Getxon

Bizkaie! 2007-10-11 19:48   Bertsolaritzea 2.366 ikaslek izena emon dabe euskal dantza, kanta eta bertsolaritza klaseetarako

Lehen Hezkuntzako D ereduan ikasten daben 5. eta 6. mailetako eta DBHko lehenengo zikloko 372 ikaslek bertsolaritzea ikasiko dabe aurten, hain zuzen be bertso teknikak, historia, jentaurreko jardunerako teknikak, bat-bateko bertso-jardunerako bidean jartea eta bertso kulturaz jantzi eta bertsozaletzea. Kasu honetan ganera lehenengo aldiz, eta ikasleek eurek eskatuta, bertsolaritza klaseak DBHra be zabaldu dira.

Lilibertso ekimena jarri dabe martxan Gernikan

Gorka Intxaurbe 2007-10-11 15:15   Bertsolaritzea

Lagun artean bertsotan ibilten zarienok, parrandatan loratzen zarien bertsolariok, bertso saioetara publiko legez joaten zarienok edo bertso munduan aspalditik zagozanok batu ahal izatea da ekimenaren helburua, orain arte ez baita horretarako aukera lar egon. Zitea astelehenetan, 18:30etatik 20:30tara, Astra Gaztetxean izango da.

Sailkapen fasea amaituta, 30 bertsolari final laurenak noiz hasiko zain

Bizkaie! 2007-10-08 14:38   Bertsolaritzea

Elgeta, Getaria, Ataun eta Errenteria izan dira sailkapen faseko azken saioak eta honezkero, 23 bertsolari Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurenetan dagoz. Honeei, orain lau urteko 7 finalistak gehituko jakez: Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Amaia Agirre, Ekaitz Goikoetxea eta Iñaki Gurrutxaga.

Iker Zubeldia, Unai Muñoa, Aitor Sarriegi eta Iñaki Zelaia sailkatu dira G Puntuko final laurenetara

Bizkaie! 2007-10-01 15:55   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan final laurenetarako txartelak lortzeko saioak izan dira asteburuan. Hona hemen kronikatxuak:

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea martxan honezkero

Bizkaie! 2007-09-24 15:55   Bertsolaritzea

Hasi da Txapelketea. ‘G puntua’ martxan da. Gipuzkoa bertsotan murgilduko da hiru hilebete eskasean zehar. ‘G’ handiaren pean bertsoa bidelagun: Orion eta Legazpin lehenengo pausuak. Ordu berean. Gai berakaz. Bertsolariak ezagunak; geureak. Guztiak. Sailkapen fasea galbahea ei da, baina inor ez da kanpoan geratzen: G puntuak danok batu baikaitu.

VIII. Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketea

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-09-21 15:47   Bertsolaritzea

Parte-hartzaileek, posta arruntez edo posta elektronikoz urriaren 22ra arte izango dabe euren lanak entregetako denborea eta inon saritu edo aurkeztutako lanak ez dabe baliorik izango.

‘G puntua’, badator Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea 2007

Bizkaie! 2007-09-11 02:00   Bertsolaritzea

Lelotzat ‘G puntua’ daroan txapelketeak Gipuzkoako bertsolaritzearen oinarriaren erakustaldia izatea dau helburu.

Urteroko kontua, urtero desbardina

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-08-31 02:00   Bertsolaritzea

Itxaso Paia eta Arrate Illaroren bertsoak heldu jakuz Bizkaie!-ra. Bertsolari gazteak dira biak, Algortakoak eta bertsoa txikerretatik bizi izan dabenak. Bertsotan euren udearen barri emoteko prest dagoz.

Miren Amuriza eta Jone Uriagaz berbetan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-07-23 02:00   Bertsolaritzea

Abuztua gane-ganean dogunean heldu jaku haize freskoa Algorta eta Berriztik. Jone Uria eta Miren Amuriza dira, beste gazte askogaz batera, bertsoa bertan behera geratuko ez dan seinalea. Miren eta Jone Altsasuko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketatik bueltan jatorkuz Bizkaie!-ra, bertan eta bestelako plaza eta kontuakaz, egin dabenaren barri emoteko.

Bertsolantegia, azken txanpan Eibarren

Bizkaie! 2007-07-03 02:00   Bertsolaritzea

Bertsolaritzaz gogoeta egiteko gunea edo topalekua sortzeko beharrari erantzun nahi deutso lantegi honek eta kuriosidade eta interes handia biztu dau, gehienez 30 lagunek parte hartzea aurreikusi zalako eta 34 lagunek emon dabelako izena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Altsasu bertso gaztez josita

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-06-25 02:00   Bertsolaritzea

Txikien mailan Amaia Iturriotz urretxuarra izan zan txapeldun eta Imanol Irazustabarrena alegiarra txapeldunorde. Handien mailan Maddalen Arzallus hendaiarrak eskuratu eban txapela eta Kristiñe Txoperena hendaiarrak bigarren postua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iñaki Iturriotz: ‘guk ez dogu bertsoa lehia moduan ulertzen’

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-06-21 02:00   Bertsolaritzea

Oraintsu, 'Bertsotan atalean, Santutxuko bertso-eskolea izan genduan berbagai eta oraingoan barriz, Arratiako bertso-eskolea eta batez be, Zeanuriko bertso-eskolearen ibilbidea eta jarduna aztertuko doguz. Bertan kantu kantari eta kontu kontari ibilten dan Iñaki Iturriotzi egin deutsagu alkarrizketea bertako barri emoteko.

GR-12 bertso bidea azkenetan

Bizkaie! 2007-06-13 02:00   Bertsolaritzea

Lehen finalaurrekoa, bagilaren 16an, zapatuan, Lasarten jokatuko da arratsaldeko 18:00etan Jalgi tabernan; Azpeitia eta Zumaia izango dira aurrez aurre. Hiru tabernatan egingo dira libreko hiru saio. Taberna bakotxean herri bakotxetik bertsolari bana arituko dira. Hiru tabernetan pilatutako botuek emongo dabe lehen finalistearen izena.

Bertsoa gaztetarik osasuntsu

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-06-04 02:00   Bertsolaritzea

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIV. Bertsolari Txapelketan, hamalau urtera artekoen artean, Nerea Ibarzabalek jantzi eban txapela eta Elene Lejarzegi izan zan txapeldunordea. Gazteen mailan, Jone Uriak jantzi eban txapela eta Miren Amuriza bigarrena izan zan baina biak be mereziduta euken txapel baltza.

Getxoko Udalak eta ALBEk lankidetza-hitzarmena beste urte birako barriztau dabe

Bizkaie! 2007-05-31 02:00   Bertsolaritzea

Getxoko jarduneko alkate Iñaki Zarraoak eta ALBEren ordezkari Nahikari Ayok sinatutako hitzarmenean aitatzen danez, ALBEri 30.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Getxoko Udalak urte honetarako. Datorren urteko kopurua alde bien artean adostu beharko dabe.

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIV. Bertsolari Txapelketearen azkena

Bizkaie! 2007-05-30 02:00   Bertsolaritzea

Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatuta, datorren barikuan, bagilaren 1ean, izango da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketearen azkena. Bizkaiko txapela dago jokoan, eta ez da gitxi, baina horrezaz ganera Euskal Herriko finalera nortzuk joango diran ebatziko dau final honek. Maila bakotxeko lehenengo biek egingo dabe Altsasun jokatuko dan finalera joateko bidea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)