Etxahun Lekue eta Iñigo Zelaia finalaurrekoetara zuzenean

Bizkaie! 2009-10-13 10:24   Bertsolaritzea

Leitzan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren final laurenean, 643 puntugaz finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Etxahun Lekue larrabetzuarrak.

Bilboko Arriagan jokatutako hirugarren final laurenean, barriz, 643 puntugaz zemendiaren 8an Gasteizen jokatuko dan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Iñaki Zelaia hernaniarrak.

Leitzan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren final laurenean, 643 puntugaz finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Etxahun Lekue larrabetzuarrak.

780 bat lagun batu dira Leitzako Udal Kiroldegian. Ikusleak gogotsu txalotu dabe sei bertsolarien jarduna. Saioa hasi aurretik bertsozalez josi da herria eta kale bazterrak zein zaleak alaituz ibili da Xabier Sukia animetan joandako Orioko txarangea herrian zehar.

Zaleen artean arpegi ezagunak ikusi doguz: Uxue Alberdi, Jone Uria, Iratxe Ibarra, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu, Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa', Aitor Sarriegi,
Arkaitz Estiballes… Eta Txapelketea aspaldian atzean itxitakoak be bertaratu dira: Iñaki Murua, Manolo Arozena, Jexux Arzallus, Joxe Agirre…


Leitzako puntuazinoa:

1.- Etxahun Lekue 643
2.- Ainhoa Agirreazaldegi 634
3.- Iñigo Manzisidor 'Mantxi' 621,5
4.- Xabier Sukia 604
5.- Ibon Ajuria 598,5
6.- Iñigo Olaetxea 575


Iñaki Zelaiak batu ditu puntu gehien Bilbon

Bilbon jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren final laurena eta bertan 643 puntugaz zemendiaren 8an Gasteizen jokatuko dan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Iñaki Zelaia hernaniarrak.

Bilboko Areatzan Balendin Enbeita bertsolariaren oroimenean jarritako irudiaren ingurua bertsozalez josi da areto berezia izan dauelako Txapelketeak. Frontoietatik urten eta Arriaga Antzokiak eskaintzen dauen erosotasun eta xarmak kolore ederra emon deutso txapelketeari, eta, holakoetan gertatu ohi danari muzin eginez, pilotalekuetan bizi ohi dogun giro beroa nabarmendu da saio osoan zehar.

Ikusgarria benetan Arriagak Antzokiak eskaini dauen irudia. 1000 bat zaletu batu dira bertan.

Zaleen artean txapelketan parte hartu daben bertsolari asko ibili dira. Bertan zan, besteak beste, Leitzan atzo puntu gehien lortu zituan Etxahun Lekue larrabetzuarra saioa adi adi jarraitzen.

Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara zinegotziak eta Joxerra Bilbao Santutxuko Bertso Eskolako kideak banatu deutseez bertsolariei oroigarriak.

Hauxe da Maite Berriozabal gai emoilearen aginduetara kantau ondoren sei bertsolariek eskuratutako puntuazinoa:

1.- Iñaki Zelaia 643
2.- Julio Soto 639,5
3.- Maddalen Arzallus 636,5
4.- Amaia Agirre 631
5.- Jexux Mari Irazu 599,5
6.- Asier Otamendi 588


Hurrego saioak:

- Uztaritzen, urriaren 17an, zapatuan, Kiroleta Pilotalekua, 17:30ean.
Bertsolariak:
- Xabi Paya
- Aitor Sarriegi
- Erika Lagoma
- Unai Muñoa
- Beñat Gaztelumendi
- Arkaitz Estiballes

Gai emoilea: Joana Itzaina

- Zarautzen, urriaren 18an, domekan, Aritzbatalde Kiroldegian, 17:30ean.
Bertsolariak:
- Iratxe Ibarra
- Xabier Silveira
- Iker Zubeldia
- Unai Agirre
- Oihane Perea
- Joxe Munduate

Gai emoilea: Saroi Jauregi


Uztaritze eta Zarautzeko saioetarako sarrerak salgai dagoz www.bertsolarrerak.eu atarian, baita BEC-en abenduaren 13an izango dan finalerako sarrerak be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu