Agin Rezola nagusi XXXIII. Lizardi Sarian

Bizkaie! 2009-09-08 12:22   Bertsolaritzea

Saio erregular, txukun eta bizia eginda, Agin Rezolak batu eban puntu gehien. Bigarren Uxue Alberdi izan zan, eta bertsorik onenaren saria be Agin Rezolarentzat izan zan.

Finalean bertsolari guztiek itxi zituen ale politak, eta kartzelako lanean, beste askotan ez bezela, guztiek hartu eben bide desbardina. Edozelan be, saio erregular, txukun eta bizia eginda, Agin Rezolak batu eban puntu gehien. Bigarren Uxue Alberdi izan zan, eta bertsorik onenaren saria be Agin Rezolarentzat izan zan. Bi kanporaketak jokatu ostean, sei bertsolarik jokatu eben finala 2009ko irailaren 4an, Zarauzko Zinema pilotalekuan.

Entzule ugari batu zan bertsoak entzuteko gogoz, eta giro beroa sortu zan, bai bertsolarien aldetik, bai entzuleen aldetik. Bertsolariak urduri egozan hasieran, baina, saioak aurrera egin ahala, konfidantzea hartu eben ariketaz ariketa, eta hori igarri zan euren kantaeran eta arrazoietan.

Aurkezle-lanetan Saroi Jauregi ibili zan; epaile, Zigor Leunda, Aitzol Astigarraga eta Urtzi Basterrika, eta, idazkari, barriz, Iñigo Iruretagoiena eta Ion Zaldua.


XXXIII. Lizardi Saria - Sailkapena:

1.- Agin Rezola 278,5 puntu.
2.- Uxue Alberdi 273
3.- Miren Amuriza 272,5
4.- Arkaitz Oiartzabal Xamoa 270
5.- Aitor Urbieta 252,5
6.- Unai Gaztelumendi 252

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu