Aspaldiko bertsoak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-07-24 10:42   Bertsolaritzea

Aspaldian egon naz artikulurik eskribidu barik. Nire faltea euki dozuelakoan, bertso galantak ekarri deutsuedaz oraingoan Ikastolen Alkarteak argitaratu dituan 'Mikrofonora heldu nahirik' eta 'Bizkaiko loreak' liburuetatik, hatan be.

Aspaldian egon naz artikulurik eskribidu barik. Nire faltea euki dozuelakoan, bertso galantak ekarri deutsuedaz oraingoan Ikastolen Alkarteak argitaratu dituan 'Mikrofonora heldu nahirik' eta 'Bizkaiko loreak' liburuetatik, hatan be. Liburu bietan, orain arte jokatu diran Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketetako bertsoak topau geinkez.

Peru Aranburu da gure lehenengo protagonistea. 1992an 'Zerk itzartzea dozu nahiago, txorien kantuak ala iratzargailu musikadunak?' gaiari botatako bertsoa dozue honakoa:

Zelan esnatu nahiago dugun
egin digu galdeketa,
eta ondoren seiron artean
hasiko da berriketa
egia esanez erantzungo dut
bertso batekin barreka
ez bata ez beste, lo egitea
askoz nahiago dut eta.


Jon Rementeria eta Jurgi Garitagoitiaren bertsoak dira hurrengoak. 15-16 urte eukiezala bota zituen. Erromerian doazen mutil bi dira Jon eta Jurgi. Jonek neskei goitik behera begiratzen deutse, Jurgik, barriz, behetik gora.

Jon:

Erromerian gabiltza eta
neskaz beteta dau dena
ta aukeratu beharra dugu
hauen artean onena
nik gurago dut goitik behera
begiratzea horrena
begiak dira neskek daukaten
parte erakargarriena

Jurgi:

Gure artean jarria dugu
giroa nahiko epela
hartu baitugu neska haueri
begiratzeko papela
hanketatik ni hasten naizenez
esango dizut honela
ez al dakizu hanka ederrak
eukitzea ona dela?

Jon:

Aurkitu nahian gabilz hemendik
gure printzesa urdina
eta ez da ez horren normala
guk darabilgun ekina
zu behetik gora zabiltza beraz
Jurgi eiten ahalegina
hanka tarteko izkina hori
den-denek dute berdina

Jurgi:

Esan duzunak nire laguna
ez du hanka ta ez buru
garrantzi gutxi eman behar zaio
esandakoai seguru
hankak zaintzeko neska hauetxek
badute nahiko apuru
gaur modeloen edertasuna
hanketan ikusten dugu


Barriro inoren faltea eukiko ez dogulakoan... laster arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu