Txapelketea ailegau bitartean

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-09-01 10:37   Bertsolaritzea

Udea, betiko antzean, brinean pasau jaku. Makina bat saio entzun ahal izan doguz gure herriko jaietan. Saio horreei Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea batuko jake laster. Artega parau ez zaitezen, Euskal Herriak emon dauen idazle handienetariko baten lana, Jon Miranderena, dakart Bizkaie!-ko orriotaraino. Ea zein dan hartzen deutsazuen esangurea...

Txoriontasun

Egun batez nuelarik
Biotza txit gaixoa
Edanikan geiegitxo
Eusko-ardo goxoa,
Entzun nuen oianean
Kantuz eusko-xoxoa.

Pino baten adar-puntan
Pino sendo, jasoa,
jarria zen, ta nik hara
Eman nuen pausoa
Hurbildikan entzutekotz
Kantan eusko-xoxoa.

Euskeraz zuen kantatzen
Bere txori bertsoa,
Gorapaituz Lege Zarrak
Ta Jainkoa, zintzoa
Baitzen pino hartan kantuz
Zegon eusko-zozoa...

Esan nion: 'Ulertzen dut
Nekez zure mintzoa,
Hain delakotz jori, landu,
Sakon eta jasoa,
Bainan eder duzu botza,
Goitar eusko-zozoa!

Txoritxoa, gaua da ta
Iluna da basoa,
Ez al duzu beldurrikan?
Oi! baletor otsoa?'
—'Jaunaz beste, deusen beldur
Ez da eusko-zozoa'.

Esan nion: 'Nor da ote
Zure jabe, xoxoa?'
Hark: 'Euskotar andrauren bat
—Ez zatar ez atsoa—
Eder, gazte. Izena du
Euskolastikatxoa.

Esan nion: 'Biotza dut
Eroria, lazoa...
Zure kantak al baleza
Berriz ekar jasoa!
Nai zaitut bai musuz bete
Zato eusko-zozoa'.

Estu nuen eni kontra
Txori polit gaixoa,
Eman nion egatxetan
Musu bero gozoa
Eta nere poz negarrez
Busti nuen xoxoa.

Esan nion: 'Entzutekotz
Zure kanta gozoa
Beste pino baten ondo
Zai da nere auzoa,
Harengana orain zoaz
Arin, eusko zozoa!'

Egatu zen pinoz pino
Poztu oian osoa,
Zeruraino jaikia zen
Eusko pino-basoa...
Eta pino bakoitzean
Egondu zen xoxoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu